Ordenagailua eskola lanak egiteko izango da, bai ikastetxean bai etxean, eta tresna baliotsu bat den neurrian modu arduratsuan zaindu behar da.
Hona hemen zainketa egoki bat egiteko aholkuak:
Zaintza orokorrak
- Ikaslea da bere ordenagailuaren zaintzaren erantzulea, beraz, gailua lokalizatuta egon behar da momenturo.
- Ez erabili gailua elikagai edo edarien ondoan. Likido bat jausten bada teklatura ordenagailua hondatzen da eta aseguruak ez de ordaintzen.
- Kargatzeko kablea eta bestelako gailu aldagarriak kontu handiz sartu behar dira gailuan, erraz ondatzen baitira konexiorako sarrerak.
- Ez gehiegi berotzeko azpiko aldean dituen aireztapen irteera ez tapatu. Horretarako leku lauetan kokatuta edukitzea komeni izaten da, eta ez magalean edo ohe gainean.
Gailuen garraioa
- Garrantzitsua da gailua beharrezkoa den arretarekin garraiatzea.
- Oso komenigarria da gailua garraiatzeko zorro edo poltsa egoki batean eramatea.
- Gailua inoiz ez da garraiatu edo mugitu behar pantailatik hartuta. Beti behealdetik helduta eta estalkia itxita dagoela, altxa edo mugitu behar da.
- Gailua inoiz ez da garraiatu behar elikatze-kablea konektatuta dagoela.
Pantailaren babesa
Gailuaren pantaila erraz honda daitekeen atala da eta seguruak ez du ordaintzen konponketa. Hortaz, oso garrantzitsua da honako argibide hauei jarraitzea:
- Ordenagailua gordetzeko orduan tapa itxita egon behar da.
- Ez ipini ezer teklatuaren gainean tapa itxi aurretik (hala nola arkatzak edo diskoak...).
- Ez egin presiorik eta ez eseri edo bermatu ordenagailuaren gainean.
- Ez ukitu pantailaren gainazala markatu edo marra dezakeen ezerekin.
- Pantaila maiz oihal leun eta lehor batekin garbitu (hobeto oihal antiestatikoa bada) eta ez erabili garbiketa-disolbatzailerik.
Bateria
Chromebookaren bateria ezinbestean ahitzen joango da denbora pasa ahala, baina ondo zaintzea komeni da denbora gehiago iraun dezan. Aholkuak:
- Tenperatura egokian, ez oso bero eta ez oso hotz, eduki ordenagailua. Beroa oso kaltegarria da. Gehiegi ez berotzeko, aireztapen-saretak ez dira estali behar.
- Ez eduki denbora guztian kargatzen ordenagailua.
- Bateriak %40-60 duenean jarri kargatzen, eta urtean behin edo bi aldiz utzi deskargatzen guztiz, baina normalean ez egin hori, kaltegarria da.
- Bateriaren bizitza deskarga ziklotan zenbatzen da, eta %20 baina gehiago deskargatuz gero ziklo bat gastatzen da.
- Ez eduki denbora asko bateria guztiz deskargatuta.