Ikastetxeean aurrera eramaten ditugun prozedura askotan IKTen erabilera oso orokortua dago eta, gaur egun, pentsaezina litzateke baliabide horiek gabeko ikasgela bat.
Irakasleentzat abantaila handia da ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan hobekuntzak eta berrikuntza metodologikoak txertatzen joateko, eta gainera, ikasleei ikasgelatik kanpo erabiltzen dituzten lanabesak erabiltzeko aukera ematen zaie.
Erreminta hauek ikaskuntza-irakaskuntza prozesuari ekartzen dizkioten onurak ugariak dira, baina gelako elkarbizitzari arazoak ekar ditzakete. Horregatik, arazoak aurreikusi eta ekiditeko, IKTen erabilera egoki eta arduratsu bat arautzea komenigarria ikusten dugu.
Ikastetxeak bi egitura informatiko ditu:
- Premia sarea, Hezkuntza Sailarena, bere zerbitzari, segurtasun, iragazi eta internet sarbidearekin.
- Ikastolaren wifi instalakuntza, bere iragazi eta internet sarbidearekin.
Ikastetxeak Google kontu pertsonalizatu bat eskainiko die 4., 5. eta 6º mailetako ikasleei, ikastetxean ikasiko duten denboraldirako, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan eta komunikazio prozesuetan tresna lagungarria izan daitekeelako.
IKTen erabileran elementu garrantzitsua izango da ikasleek lan tresna bezala erabiltzen duten chromebooka LHko 5. mailatik aurrera.
Arautegi honen helburuak honako hauek dira:
- Ikasleak IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) modu eraginkor eta seguru batez erabiltzearen onurez jabetzea.
- Ikastetxean, oro har, IKTen erabilera egokia, segurua eta arduratsua arautzea.
- Ikasleek lan tresna lez erabiltzen duten gailuaren (chromebook) erabilera egokia arautzea.
- Interneten norberaren burua eta besteena babesteko moduen inguruko heziketa eskaintzea ikasleei.
- Ezjakintasunagatik edo asmo txarrez egindako IKTen erabilera txarra eragoztea.
- Ikastetxean, heziketa xedearekin soilik erabiliko dira IKTak.
- Ikastetxeak eskainitako IKT baliabideak ez dira erabiliko jazartzeko, iraintzeko edo edozein eratako kalteak eragiteko balio dezaketen materialak sortzeko, igortzeko, erakusteko edo argitaratzeko.
- Erregistro beharrik ez duten internet baliabideak erabiltzea hobetsi eta sustatuko du ikastetxeak. Erregistratu behar izanez gero, ahal den datu gutxien ematea gomendatuko da.
- Irakasleak ikasgaietan erabiltzen diren aplikazioen erabilera egokiaz informazioa emango die ikasleei.
- Ikasgaietako gelako jardueretan, ikasleen internet nabigazioa ikuskatzen saiatuko da irakaslea.
- Ikastetxeko arduradunek (irakasle, zuzendaritza e.a.) internet nabigazioaren ondorioz ikasleek deskargatu dutena edo nabigazio historialak ikuskatzeko eskubidea izango dute; bai ikastetxearen gailuetan, baita ikasleen gailuetan ere, eskola lanerako tresna diren neurrian.
- Ikastetxeko arduradunek Google Suiten ikasleen korreoak ikuskatzeko eskubidea izango dute.
- Ikastetxeko edonork eduki desegokiak aurkitzen baditu, gailuetan edota internet nabigazioan, irakasleari edo IKT arduraduneari azalduko die, hauek arazoa bideratu eta zuzendu dezaten.
- Ikastetxeak ikasleen irudiak, bideoak, nahiz lanak interneten argitaratzeko familiei baimena eskatuko die.
- Hezkuntza Sailak, Premia sarearen bidez, ikastetxeko gailuen antibirusa eta web nabigaziorako iragaziak eguneratuta edukitzen ditu.
- Ikastetxeak GSuiteko bere erabiltzaileak kudeatzeko duen kontrol gunetik web nabigaziorako iragaziak ezarriko ditu.
- Beste pertsona batzuk norberaren kontuan edo datu pertsonaletan sar ez daitezen, ordenagailua erabiltzen amaitu ondoren, beti itxi behar da sareko erabiltzailearen saioa nahiz ikastetxeak eskainitako Google kontuaren saioa.
- Pasahitz "sendoa" erabili behar da (pasahitz seguruen ezaugarriak dira zenbaki, letra nahiz sinboloek osatuta egotea, 8 karaktere edo gehiago edukitzea, hiztegiko hitzik ez edukitzea eta sistema bakar batean erabiltzea).
- Zorrotz zaindu behar dira ikastetxeko kontuaren datuak, eta bakarrik gurasoei eman behar zaie pasahitza.
- Beste pertsonaren batek sarbide-datu pertsonalak eskuratu dituelako susmoa, eta ondorioz, nortasuna iruzurrez ordezteko arriskua dagoelako susmoa izanez gero, berehala tutore edo IKT arduradunari jakin arazi behar zaio.
- Ikastetxeak interneten arriskuak, hauek nola eragotzi eta IKTen erabilera seguru baten inguruko heziketa eskainiko die ikasleei.
- Ikastetxeko zereginetan, barne nahiz kanpo komunikazioan eta gela jardueretan, ...@arantzabela.com domeinuko Google kontua erabiliko dute ikasleek.
- Ikastetxeak jokabide eta babes arauak eskainiko dizkie ikasleei, komunikazio eraginkor, egoki eta seguru bat eduki dezaten.
- Ikasleek oinarrizko netiketa arauak praktikan jarriko dituzte. OINARRIZKO NETIKETAK:
- Norberarenganako nahiz besteenganako errespetua izan.
- Komunikazio mezuetan hizkuntza zuzena, atsegina eta errespetuzkoa erabili.
- Norberaren identitatea nahiz pribatutasuna eta besteena babestuko da. Besteen mezuak edota fitxategiak ez dira irakurriko, eta besteen informazioa (argazkiak e.a.) ez dira argitaratuko baimenik gabe.
- Jabetza intelektuala errespetatu eta babestuko da.
IKASLEEN GAILUAREN ERABILERA ARAUAK
ARAU OROKORRAK
- Ikasleek egunero-egunero ekarriko dute Chromebooka ikastetxera, eta eguneko ordutegiaren amaieran etxera eramango du.
- Gailuak bateria guztiz kargatuta dutela iritsi behar dira egunero ikastetxera.
IKASGELAN
- Ordenagailuak ikasgelan eskatutako lanak egiteko soilik erabiliko dira: informazioaren bilaketa, lanak egiteko, atazak online, lanen bidalketak, simulazioak… inolaz ere jolasteko edo desegokiak diren webgunetatik nabigatzeko.
- Taldeko lan giroa ez oztopatzeko ordenagailuak soinurik gabe egon beharko du beti irakasleak aurkakoa adierazten ez duen bitartean.
- Irakasleak agindutako lanarekin lotutako aplikazioak, webguneak edo bestelako edukiak bakarrik eduki ditzakezu irekita.
- Ezin zara sartu edo erabili gelan Sare Sozialik edo Chat-ik; irakasleak baimena eman badizu bakarrik erabiliko dituzu.
- Internet-bilaketetan eduki desegokiak agertzen badira, komentatu zure irakaslearekin.
ERABILERA DESEGOKIARI ERANTZUNAK
- Arau hauek betetzen ez badira, oro har, kasuan kasuko egoera aztertuko da eta ondorio batzuk ezarriko dira. Ondorio hauek, ikaslearen gailuen kasuan, gailua egun batzuetarako kentzea izan daiteke.
- Legez kanpoko jardunak direnean, ikastetxeak eskuduna duen autoritateari jakinarazi dezake.