Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Sailak bere Heziberri 2020 plangintzaren barnean, prozesu didaktikoen digitalizazioa eta metodologiaren berrikuntza uztartzeko Sare Hezkuntza proiektua abian jarri zuen 2014-2015 ikasturtean. Arantzabela ikastola 2016-2017 ikasturtean sartu zen proiektuan.
"Sare_Hezkuntza Gelan" berrikuntza proiektuaren xede nagusiak, honako hauek dira:
- Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera bultzatzea geletan irakasteko eta ikasteko prozesuan.
- Irakasteko eta ikasteko prozesuan, indartzea material eta baliabide digitalen elaborazioa, baita geletan haiek erabiltzea ere. Materialak denon eskura izango dira, euskal hezkuntza‐sistemaren barruan.
- Metodologia aldaketarako ikastetxeetan beharko den prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa ematea.