20240610 KRISTINA ENEA
LH 3. eta 4. mailako ikasleak Kristina Eneara joan gara. Han "xomorroak" tailarrean parte hartu dugu. Asko ikasi dugu eta gustura egon gara.
20240530 IRTEERA - ORIOra
LH 3. 4. 5. eta 6. mailako ikasleak Oriora joan ginen trenez kurtso bukaerako irteera egitera. Hondartzan eta parkean ibili ginen gustura. Eguraldi zoragarria eduki genuen.
20240307 PINTXO LEHIAKETA
LH 3. eta 4. mailakoak pintxo lehiaketa antolatu dugu. Gero epai mahai bat egon da (irakasleak eta LH2-5-6ko ikasleak) eta sari baneketa egin dugu. Primerako pintxoak egin ditugu.
20240219 ELIKATUZ - ORDIZIA bisita
Gaur eguna Ordizian pasa dugu. Hango intrepetazio zentroan egon gara. Ikasleak erosketak egin dituzte plazan, arduradunak emandako dirua eta aginduekin. Ikasleak primeran pasa dute. Gero bazkaldu dugu eta hango parkean eta frontoia ibili gara jolasean. Asko ikasi dugu.
DISFRUTATU OPORRAK!!!
20240218 AINHOA ORMAZABAL
Gaur Ainhoa Ormazabal, gure ikastolako irakaslea, etorri zaigu bere bizitza kontatzea. Ainhoak sukaldaritza ikasi zuen eta sukaldari ospetsu askorekin gainera. Baita lana egin jatetxe ospetsu batean, baita familiko jatetxe batean ere lanean aritu. Gero, magisteritza egitea erabaki zuen eta gaur egun irakaslea da.
MUSIKAN ERE SUKALDARITZA LANDU DUGU....
20250204 Santa AGEDA
Gaur Santa Ageda bezpera dela eta, auzora atera gera kopla batzuk abestera.
20241220 Santo Tomaseko periya, txorixua ta ogiya
Gaur goiz zoragarria pasa dugu. Goizean goizetik, musikarekin animatu digute. Gero Olentzeroren bisita izan dugu. Geletan postalak egiten aritu gara eta gero periya ikustera jeitsi gara. Ondoren txistorra bokata jan dugu eta abestera jeitsi gara frontoira. Dantza pixkat egin dugu eta ... OPORRAK!!!
GABONAK ONDO IGARO ETA URTE BERRI ON!!!
20241216 ELUR PANPINA
Gaur elur panpin bat egin dugu gure etxea apaintzeko. Ez da erraza izan baina, polita gelditu zaigu.
20241212 EKAINBERRIra bisita
Gaur eguna Zestoa pasa dugu. Hango parkean eta frontoia ibili gara jolasean. Gero bazkaldu dugu eta oinez Ekainberriko kobazulora joan gara. Kobazuloa ikusi dugu eta gero sua egin dugu garai batean egiten zuten bezala. Asko ikasi dugu.
20241122 EUSKARAren eguna
Gaur egun zoragarria pasa dugu. Goizean goizetik, musikarekin animatu digute. Gero geletan pankartak egin ditugu ikastola apaintzeko. Ondoren, frontoira jeitsi gara eta herri kirolak (5 txoko - 5 kirol) egin ditugu. Arratsaldean, taldeka ikasi dugun abesti bat abestu dugu. Gero denok batera abestu dugu ere.
Earki ospatu dugu EUSKARAREN EGUNA.
20241122 HERRI KIROLAK
Gaur arratsaldean, harri jasotzaile (Udane Etxabe) eta aizkolari (Arkaitz Etxebeste) baten bisita izan dugu ikastolan. Biak saio polit bat eskeini digute eta gu, harrituta, beraien erakustaldia ikusten egon gara.
Earki pasa dugu eta dute.
20241115 GURE OLINPIADAK
Asteak pasa ditugu 4.mailakoekin batera 1.zikloko ikasleei olinpiadak prestatzen. Lana eman digu prestaketak baina azkenean oso ondo atera da. Ikasleak disfrutatu dute eta gu irakasle bezala ere, gure lana egin dugu.
Lan honekin konturatu gara zenbat lana egin behar den horrelako gauza bat aurrera ateratzeko. Prestaketak garrantzi handia du. Dena oso antolatuta egon behar du bestela...
Bukaeran, guk egindako domina bat jaso du ikasle bakoitzak.
Earki pasa dugu eta dute.
20241112 ASPACEra BISITA
Gaur goizean autobusa hartu eta Aspacera joan gara bisitan. Han, zain genuen Jurgiren ama. Berak prestatu digu saio bat hango ikasleekin. Beraiek erakutsi dizkigute bi kirol ezberdin: Boccia eta slaloma. Guk ere aukera izan dugu beraiekin jokatzeko eta oso ondo pasa dugu. Beraiek erakutsi digute, nahiz eta desgaitasun bat izan gai direla gustuko duten kirolak praktikatzea. Gainera sorpresa bat izan dugu: kriston bizkotxoa egin dute guretzat eta guk gustura jan dugu.
Earki pasa dugu.
20241107 JOKIN GALARRAGA
Gaur kirolari bat izan dugu bisitan gelan: Jokin. Itsua da bera eta judoka on bat ezagutzeaz gainera, oso pertsona jator, alai eta interesgarria ezagutu dugu.
Jokinek erakutsi digu bizitzan nahi duguna lortzeko gai garela, baita desgaitasun bat oztopo izanda ere. Ausardia eta ahalegina behar da horretarako eta bera, garbi dago, ausarta eta saiatua da. Harrituta utzi gaitu; txundituta.
Kirol arloan, igeriketan hasi zen baina judoan aritu da gero. Aipatu dizkigu berak lortutako hainbat domina eta garaikur. Italian jokatutako europar txapelketan irabazitako domina ere.
Bere beste zaletasun batzuen berri ere eman digu: irakurtzea, lagunekin ateratzea, hizkuntzak ikastea, kartetan jolastea, gitarra jotzea,.... (gelako ikasle baten gitarra hartu du eta abesti bat ere jo digu).
Interesgarria izan da, benetan, gaurko bisita.
20241031 GAU BELTZA
Gaur arratsaldean Gau Beltza eguna ospatu dugu Ikastolan eta disfrutatu dugu. Dantza egin dugu eta gero gaztainak jan ditugu.
20241024 GOIKO PARKEAN
Gaur arratsaldean goiko parkera joan gara eta disfrutatu dugu. Ikastolatik ateratzea ere gustatzen zaigu.
20241022 HERRI KIROLAK
Gaur arratsaldean herri kirolak egin ditugu ikastolan: txingak, lokots bilketa, zaku lasterketa, harri jasotzea, eskupilota eta sokatira. Taldetan banatu gara eta txoko guztietatik aritu gara.
20241022 LORENA RAMOS (FISIOA)
Gaur gelan, Lorena Ramos-en bisita izan dugu. Lorena, Enararen ama da eta berak esplikatu dizkigu kirolean egoten diren lesioak. Baita ere, nola sortzen diren lesioak, nola babestu, zer egin behar den ez lesionatzeko. Gero, ariketa batzuk ere egin ditugu. Oso interesgarria izan da saioa eta oso ondo pasa dugu.
Mila esker Lorena hainbeste gauza erakusteagatik.
20241017 GURE LEHEN AZTERKETA
20240925 ZINEMALDIA