2023-2024 ikasturteko URTEBETETZEAK
OSTEGUNEAN BELODROMORA JOAN GINEN "BOONIE BEARS: ABENTURA HISTORIAURREAN" FILMA IKUSTERA.
LEHENENGO ZIKLOKOAK GOIKO PARKEAN 2023/09/29
TXILLIDA
Urtarrilean 100 urte beteko dira Eduardo Txillida jaio zenetik eta ikasturte honetako lehen proiektua berari eskaintzea pentsatu dugu. Bere biografia eta obra batzuk lantzen ari gara.
Eta gu Txillida izango bagina...
HAIZEAREN ORRAZIA
FLEMMIGEN OMENALDIA
BESARKADA
IRTEERA BAT EGIN DUGU DONOSTIAN DAUDEN HIRU ESKULTURA HAUEK IKUSTEKO.
TXILLIDA LEKUN
Gaur, urriak 30, Txillida Lekun egon gara. Txillidaren eskulturak ikusi eta ikutu ditugu, eta bukatzeko, tailer bat egin dugu!
TXILLIDAREN BIOGRAFIA
ESKULTURAK ITZALEN BIDEZ LANDU ONDOREN....
GAU BELTZA!!!!
GORPUTZEKIN....
ESKUEKIN....
TXOTXONGILOEKIN....
KANTATUZ JOLASEAN...
EUSKARAREN EGUNA 2023
Aurten ostiral goizean Kantu jira egitera irtetea pentsatu dugu, baina euria dela eta, frontoian ospatu behar izan dugu. Arratsaldean, Talentu lehiaketa egin dugu frontoian. Ikastola honetan artista pila bat ditugu!
Astelehenean eguraldi ona atera denez, Kantu jira egitera atera gara Añorga Txikitik, euskal kantu tradizionalak abestuz.
GURE GABONAK
Hau gure bigarren proiektua izan da:
Une honetan, egunero oso albiste txarrak iristen dira munduan gertatzen ari denari buruz: gerrak, hondamendi naturalak... Gu oso pozik gaude, Gabonez gozatzeko prestatzen ari gara, baina munduko beste haur batzuk oso une txarrak pasatzen ari dira. Haurren bat Donostiara etorriko balitz arazo horietatik babestuz, nola azalduko genizkioke "GURE GABONAK"?
Donostiako plano bat prestatu eta bertan jarri ditugu Donostiako Udalak Gabonak ospatzeko aurten jarri dituen txokoak. Topoa hartu eta haiek ezagutzera joan gara. Primeran pasatu dugu!!!
Ikastolan ere gabonak ospatu ditugu!
BADATOR DANBORRADA!
PSIKOZIRKUA... GURE ZIRKUA!!!
Lehengo asteko ostegunean psikomotrizitate saio berezia izan zen. Saioa aurrera zihoala eta bakoitza bere gustuko jolasetan aritu ondoren, taldea elkartu eta izugarrizko ikuskizuna ikusteko aukera izan genuen. Denetik izan genuen bertan: ikusleak, aurkezleak, magoak, gimnastak, trapezistak, pailazoak, tximuak...
Psikozirkuarekin goza dezazuela!!!
GELARA EKARRITAKO EMOZIOEN IPUINEKIN KATALOGO BAT SORTZEA ERABAKI DUGU.
GUK ERE ZIENTZIALARIAK IZAN NAHI DUGU!
HAU DA GURE IKAS-EGOERA BERRIA. ESPERIMENTUAK EGIN NAHI DITUGU MUNDUA HOBETO ULERTZEKO.
Ostiralean Aizpea eta Maialen ikastolara etorri ziren 1. ziklokoei erakustera esperimentuen atzean ez dagoela magiarik, zientzia baizik. 4 esperimentu erakutsi zizkiguten. Primeran pasa genuen!
Asteartean, Patxi eta Esther etorri ziren gelara gurekin esperimentuak egitera. Zein ondo pasa genuen!
Gelan, denon artean, egin ditugun esperimentuekin aurkezpen hau osatu dugu. Orain bai, zientzialariak gara!
EUREKA! ZIENTZIA MUSEOAN (2024-03-06)
EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOAREN KONTZERTUA KURSAALEAN (2024/02/26)
KORRIKA TXIKIA 2024
Ostiral goizean, martxoak 22, Añorga Txikiko kaleetatik Korrika Txikia egin genuen.
Aurten ere, ikasle ohiak etorri dira gurekin batera jarduera batzuk egitera
EUSKAL HERRIKO JAIAK
Hau izango da ikasturte honetako azken proiektua. Jaiak aprobetxatuko ditugu Euskal Herria gehixeago ezagutzeko.
Apirilaren 19an, Urretxura joan ginen Mikel Ibarzabalen tailerra ikustera. Bertan, Erraldoiak eta buruhandiak nola egiten diren erakutsi zigun. Bisita oso interesgarria izan zen. Gero Santa Barbara parkera joan ginen bazkaltzera. Oso leku polita!
HEZIKETA FISIKOAN ERE EUSKAL HERRIKO KULTURA EZAGUTZEN ARITU GARA!!
Ekainaren 5ean Donostiako Karmelo Balda frontoian egon ginen Zesta Punta nolakoa den ezagutzen. Primeran pasatu genuen!!!
MUSIKA JAIALDIA 2023-2024
Ariketa errtimikoa
AURTEN ERE MUSIKA EMANALDIA EGIN DUGU LIBURUTEGIAN, GU BAI ARTISTAK!!!
Sehaska kanta (Imanol Larzabal)
IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOAN GETARIARA JOAN GARA