MUSIKA EMANALDIA
"KALINKA" ETA "PENTAGRAMA ENEA"
HONA HEMEN GURE ARTISTAK!!
Ostiralean belodromora joan ginen "Terra Willy" pelikula ikustera.
Primeran pasa genuen!
2022-2023 ikasturteko URTEBETETZEAK
Urriaren 11ean Albaolara joan ginen piratek erabiltzen zituzten egurrezko itsasontziak nola egiten ziren ikustera.
Gauza asko ikasi ditugu!
ALTXORRAREN BILA!!!
EUSKARAREN EGUNA 2022
OSTIRALEAN AÑORGA TXIKITIK KANTUJIRA BAT EGIN GENUEN AUZOKO JUBILATU BATZUEKIN BATERA EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO.
2022-2023 GABONAK
San Tomas eguna ospatzeko azoka bat antolatu genuen guztion artean ekarritako baserrietako barazkiekin eta produktu tipikoekin. Tradizioak agintzen duen bezala, txistorra ogitartekoak jan genituen eta amaitzeko, erromeria dibertigarri batean parte hartu genuen.
Abenduaren 23an, Olentzero eta Maridomingi bisita egin ziguten. Idatzi genizkien kartak eman genizkien eta haiek opari batzuk ekarri zizkiguten: etxetxo bat txorientzat eta baloi bat patioan jolasteko.
Badirudi oso ondo portatu garela!
Aurten, azkenean, gure familien aurrean abestu ahal izan ditugu entsailatu ditugun gabon kantak. Espero dugu gustatu zaizuela!
"TEKNOLOGIA" proiektoa
Hiruhileko honetan, LH2koekin batera, "Teknologia" lantzea erabaki dugu eta makinei buruz eta funtzionatzeko behar duten energiari buruz asko ikasi dugu. Azkenean, bakoitzak makina bat aukeratu dugu, eta informazioa bilatu dugu: nork asmatu zuen, zein urtetan, eta gero deskribapena egin dugu.
Ea gustatzen zaizuen!
INAUTERIAK 2023
MARTXOAK 8
AUPA NESKAK!
ANTTON KAZABON idazlea
DINOSAUROEN PROIEKTOA
DENON ARTEAN ONDORENGO AURKEZPENA EGIN DUGU. EA GUSTATZEN ZAIZUEN!
DINOSAUROEN PROIEKTUA BUKATZEKO ERAKUSKETA BAT ANTOLATU DUGU. GELAN LH1 ETA LH2KO DINOSAUROEN GARAIKO MAKETAK MONTATU DITUGU ETA HHKOAK IKUSTERA GONBIDATU DITUGU.
ULIAKO INTERPRETAZIO ZENTROAN
PRIMERAN PASA DUGU AURTENGO UR-FESTAN!!!
2022-2023 MUSIKA EMANALDIA.
GU BAI ARTISTAK!!!