URTEBETETZEAK 25-26
azken egunak asko gozatu ditugu: proiektuan elikadurari buruz ikasitakoarekin hamaiketako osasuntsu bat antolatu genuen maila osoaren artean, azken eraikuntzak egin ditugu gelan eta azken egunean ur festa egin ahal izan genuen. uda ona pasa eta gozatu oporrak!
MUSIKA EMANALDIA
"KUKUE" KANTA AFRIKARRA
GORPUTZ PERKUSIOA
NEGUA (Vivaldi)
bikoizketa tailerra (ipuinak)
Hartza ehizatzera goaz
Erraldoia eta txoriak
Munstro arrosa
Kezkamuxelak
ALTZORA IRTEERA
Giza gorputza lantzen gabiltza eta gure gorputzaren tamaina neurtzen. Haur hezkuntzako ikasleekin konparatu ahal izan dugu zenbat hazi garen azken urte hauetan. Bixita zoragarriak izan dira.
Digestioaren prozesua landu dugu eta material ezberdinekin digestio aparatuak egin ditugu. Ikusi gure artelanak!
TAULA BASERRIKO BARATZA EKOLOGIKOA
MILA ESKER DELFIN EMANDAKO AZALPEN GUZTIENGATIK, IZUGARRI GOZATU DUGU BARATZEKO LANAK ETA PRODUKTUAK ZUZENEAN EZAGUTZEN.
ZORIONAK AURTEN SAN ISIDRO EGUNEAN JASO DUZUEN OMENALDIAGATIK!
Hemen behean EUSKROSFERA iragartzeko eta birziklatzeko edukiontzietarako KARTELAK ipintzen ikus gaitzakezue...
6. MAILAKO IKASLEEK AHOLKUAK EMAN ZIZKIGUTEN TALDE LANEAN ONDO ARITZEKO, BAI FUTBOLEAN BAINA BAITA BIZITZAN ERE. MILA ESKER MATTHEW ETA OIER!
Giza eskubideen zinemaldian pelikula ederra ikusi dugu: Ipuinak lorategi magikotik.
Garazi izan dugu gure artean praktikak egiten. Natur parkea erakutsi diogu egunotan, errealak kopa irabazi izana ospatu genuen eta azken egunean opari berezi bat egin genion! Mila esker guztiagatik eta laister bueltatu bisitan!
IKA, IKA, IKA... BADATOR KORRIKA!
MARTXOAK 8RAKO ALDARRIKAPENAK PRESTATZEN....
GURE BIDAIA IBILGAILUEN ARTEAN
Inauterietan ibilgailu ezberdinez mozorrotu ginen, eta ibilgailuen kutsadura eta klima aldaketaz hausnatzeko aukera izan genuen gainera!
Hainbat guraso etorri zaizkigu bixitan ikastolara!
Azpeitiko tren museoa eta Ormaiztegiko Irizar lantegia bisitatzera joan gara, gauza berri pila bat ikusi eta ikasteko aukera zoragarria izan da.
SAN SEBASTIAN BEZPERAN DANBORRADA OSPATU DUGU.
BAGERA, GU ERE BAI, GU BETI POZEZ, BETI ALAI!
Azken eguna iritsi da, Olentzero eta Mari Domingiren bixita jaso dugu, azoka ikusi dugu, txistorra goxo goxoa jan eta ongi bukatzeko kantuan eta dantzan aritu gara. Opor onak izan guztiok eta urte berri on!
EGIPTOAR MUSEOA ETA HIEROGLIFIKOEN TAILERRA
1. mailako ikasleei ongi etorria egiteko kantu batekin ireki genuen erakusketa-festa.
Proiektuan zehar ikasitakoak erakutsi eta azaldu genizkien lehenengo mailako ikasleei eta baita familiako kideei ere.
Komikien txokoa ere ipini genuen gutako bakoitzak sortutakoarekin. Ikusi ikusi, zer nolako lanak egin ditugun!
GAU BELTZA ETA UDAZKEN FESTA
Pasa den astean urriaren 9 eta 10ean Arritxulora irteera egin genuen. Bertan oso gustora ibili gara, mendian zehar, parkean, hainbat jolas eginez, eskaladan, ping-pongean eta baita ere iluntzean disko festan! Hau abenturak...
Argazki guztiak ikusteko klikatu azken argazkiaren estekan.
GORA 1. ZIKLOA! 2025/10/03
Añorgara txangoa egin genuen urriko lehenengo ostiral arratsaldez... ederki pasa genuen JOLASEAN, eta elkar gehiago ezagutzeko aukera aprobetxatu genuen!
ETAPA BERRI ON MARIMAR! FALTAN BOTAKO ZAITUGU!
Mila esker guztioi zuen maitasunagatik. Plazer bat izan da zuen seme-alaben tutorea izatea. Beti gogoratuko ditut nire azken ikasleak!!!