Konturatu gabe ikasturte honen amaierara iritsi gara. Uda honetan aspertu ez zaitezten, etxeko lanak bidali nahi dizkizuegu:
• Gozatu zuen seme-alabekin elkarrekin egoteko denbora polit honetaz.
• Ahal duzuen guztietan ipuinak irakurri, fantasiak mundu magikoetan murgiltzen laguntzen duelako.
• Kontatu istorioak: zuen oporretako oroitzapenak, herriko jaiak,.. elkarrekin oroitzapen berriak sortu.
• Pazientzia handia izan, esaera zaharrak dioen bezala: «Zientzia osoaren ama baita».
• Eta batez ere ZORIONTSUAK izan.