Itzuli gara!!! Atzean utzi ditugu oporrak herriko etxean, bainuak hondartzan, ibaian edo igerilekuan, kanpineko barbakoak, paseoak, mendiko txangoak, leku ezezagunetako bidaiak,…azken batean, oporrak amaitu dira.

Merezitako atsedenaldiaren ondoren, gogotsu eta ilusioz itzuli gara denok erronka berriei aurre egiteko: jolasen eta irudimenaren bidez ikasten jarraitzeko. Inguruan duguna manipulatuko dugu ez dakiguna ikasteko edo ikasitakoa sendotzeko.

Haurrei galdetu diegu zer egin nahi duten ikasturte berri honetan, eta haien nahiak, proiektu bihurtuko ditugu. Batzuk txikiak izango dira, baina beste batzuk, aldiz, denbora asko-asko, eraman diezagukete. Proiektuek ikasleen interesak irauten duen bitartean irauten dute. Hemen uzten dizuegu ikasturte honetan ikasi edo egin nahi dugun guztia.