J A N T O K I A
H E L B U R U A K
Jantokia esparru HEZITZAILEA eta EUSKALDUNA kontsideratu.
Elikadura ohitura onak jarraitu: denetik eta dena jaten saiatu, ondo eseri eta tresnak modu egokian erabili.
Alboko pertsonekiko errespetua landu; ikasle, irakasle zein zaintzaile guztiengana modu egokian zuzenduz eta zaintzaileen oharretara kasu egiten.
Jantokia Elkarbizitzarako esparrua den heinean, berdintasunean oinarritutako harremanak bultzatu.
Giro lasaia lortu: oihurik gabe, zarata eta estresa gutxituz.
Konfiantza eta segurtasun-klima sustatu jantoki orduan zentroko esparru guztietan.
Gatazka egoerak kudeatzerakoan eta erabakiak hartzerakoan eskolako arautegia erabili.
T X A N D A K
Haur Hezkuntza: Jantoki txikian bazkaltzen du
Txanda 1: HH2 eta HH3. (13:00-14:00).
Txanda 2: HH4 eta HH5. (14:00-15:00)
Lehen Hezkuntza: Jantoki handian bazkaltzen du
Txanda 1: LH1, LH2 eta LH3. (13:00-14:00).
Txanda 2: LH4, LH5 eta LH6. (14:00-15:00).
*Bazkaltiar kopuruak txandak eta ordutegia baldintzatzen du.
** Lanaldi jarraiak txanda eta ordutegi desberdinak izan ditzakete.
P R E Z I O A
Ohiko bazkaltiarrak….……..4,60 € / eguneko.
Ez ohiko bazkaltiarrak……...5,20 € / eguneko.
Jantoki zerbitzua 10 KUOTATAN kobratuko da, batezbesteko bat eginez, lehenengo kuota irailan eta azkena ekainean izanez.
Azken kuota birkalkulatu egingo da eta diru itzulketak egin behar izatekotan ekainean egingo dira.
M E N U A K
Menu Orokorra
*Menu bereziak eskatzeko medikuaren agiria aurkeztea ezinbestekoa da, baita uko egiteko ere.
H A R R E M A N A