B E R R I A K
B E R R I A K
2025-2026 ikasturtea
"INTELINO TRENA" GURE GELAN
Lehen hiruhilabetean, eta HispaRob-ek egindako material maileguari esker, Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasleek Intelino tren adimendunak eskaintzen dituen baliabide eta aukera didaktiko guztiak erabili eta gozatzeko aukera izan dute.
Baliabide horri esker, programazioaren arloan lehen urratsak eman ditugu, eta GARRAIOBIDEAK ikaskuntza-egoerarako osagarri egokia izan da.
Datorren astean, Intelino beste ikastetxe batera joango da, eta bertako ikasleek guk bezainbeste aprobetxatu eta gozatzea espero dugu.
Agur, Intelino.
2024-2025 ikasturtea
6.MAILAKO IKASLEEN AGURRA
Atzo egun oso hunkigarria izan zen Alkartu Ikastolan gure seigarren mailako ikasleekin ibilbidea egin duen irakasle talde osoarentzat.
Elkarrekin momentu asko bizi izan ditugu: barre egin dugu, negar ere bai, ospatu dugu eta, batez ere, ikasi dugu. Atzo, agur esateko ordua iritsi zen.
Clara Campoamor Kultura Etxean, gure seigarren mailako ikasleek beren agur-ekitaldia antolatu zuten, hori izan da ikastolan burutu duten azken ikas-egoera.
Oso egun berezia izan zen, oroitzapenez eta emozioz beterikoa.
Alkartu Ikastolatik, bihotzez opa diegu zorte handiena hasten duten etapa berri honetan.
Eskerrik asko eta zorte on!
KOMETAK LAU HAIZETARA
Atzo, Alkartu Ikastolako 4. mailako A eta B taldeetako ikasleek Muskizko hondartzan garbiketa jardunaldi berezi batean parte hartu zuten. Zigarro-muturrak, plastikozko hondakinak, tapoiak eta gure ingurune naturalean egon behar ez luketen bestelako hondakinak bildu zituzten. Material guztia sailkatu eta txosten bat prestatu zuten, Surfrider Europe-ra bidaltzeko, nazioarteko Ocean Initiatives sarearen baitan.
15 urte daramatzagu ekintza hau antolatzen, eta urtero erakusten dugu pertsona txikiek, keinu txikiekin, aldaketa handiak sor ditzaketela. Garbiketaren ostean, plastikozko material birziklatuekin egindako kometak, itxaropenezko mezuak zerura bidali zituzten Muskizko haizeetan.
Egun ederra izan zen ikasteko, ekiteko eta amesteko.
MAITE RUIZ DE LARRAMENDIk ALKARTU IKASTOLAKO FRONTOIA INAUGURATU DU
Alkartu Ikastolak bere frontoiari Maite Ruiz de Larramendi izena jartzea erabaki du. Maite, emakume pilotarien aitzindaria eta Ados Pilota klub profesional femeninoaren sortzailea dena, munduko pilotari onena izendatua izan zen 2010ean.
Pilotariak berak inauguratu du instalazio berria. Ekitaldi honek amaiera eman dio ikasleek euskal pilota eta berdintasunaren inguruan garatu duten ikaskuntza-egoerari.
TXAPELDUNAK!
Alkartu Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5.mailako bi klaseek Hazi Fundazioak antolatutako gastronomia jasangarriari buruzko GASTRO HAZIAK lehiaketa irabazi dute. Gure ikasleek Gasteizko Azoka ezagutu dute eta menu bat prestatu dute Bode jatetxeko Asier Moreira sukaldariaren laguntzarekin.
MATEMATIKA MANIPULATIBOA
Ikasturte honetan zehar, matematika manipulatiboaren proiektu berri bat jarri dugu martxan, material berritzaile eta erakargarriekin. eta ukimenaren, ikusmenaren eta manipulazioaren bidez ulermena errazten duten baliabideekin. Metodo honi esker, ikasleek kontzeptuak hobeto barneratzen dituzte haien adierazpen eta abstrakziora igaro aurretik. Esperientzia oso positibo eta dinamikoa izan da, eta gure lehenengo mailako ikasleek izugarri gozatu dute.
TRUE TRUE ROBOTA GURE GELAN
Alkartu Ikastolako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleek errobotika eta programazioaren mundua esploratzen aritu dira True True roboten eta Hisparob erakundearen laguntzari esker, haiek utzi baitizkigute robotak. True True-ren laguntzarekin, historia osoan zehar (gure ikas-egoeraren ardatza izan dena) bidaia zoragarri bat egin dugu. Historiaurrean, Egipton eta Erdi Aroan zehar ibili gara, True True-ren eskutik. Robot txiki honek historia esperientzia dibertigarri eta aberasgarri bihurtu du, ikaskuntzaz gozatzen genuen bitartean.
I L D E F O N S O F E R N Á N D E Z H U É S C A R
Ildefonso Fernández Huéscar margolariak Alkartu Ikastolari 4 margolan oparitu dizkio.