N O R T Z U K G A R A ?

Alkartu Ikastola Haur eta Lehen Hezkuntzan (2-12 urte) D eredua eskaintzen duen lerro biko ikastetxea da gurea; guztira 8 gela ditugu Haur Hezkuntzan eta 12 Lehen Hezkuntzan. Guztira 405 ikasle. Gaurko eskola-maparen arabera, Bigarren Hezkuntzako erreferentziazko zentrua Beurko Institutoa dauka.

Alkartu Ikastola gurasoen kooperatiba bezala sortu zen 1960ko hamarkadan eta gaurko eraikinetan egon aurretik Barakaldoko hainbat tokitan egon zen kokatuta: La Bondad kaleko lonja, Santa Teresa parrokiko lokaletan eta Anaien parkeko lokaletan.

Hasieran haurreskola bezala funtzionatzen zuen eta ez zen 1985 arte orduko EGBri ekin ziola. Azkenik, 1991an Juan Ignacio Gorostiza eraikinetan kokatu eta 1993an publifikatu zen.

Anitza, inklusiboa eta tolerantea.

Aukera berdintasuna eta bizikidetza paketsua sustatzen dituena eta giza-eskubideak eta demokraziaren printzipioak goiburu hartzen dituena.

Euskalduna eta eleanitza.

Hizkuntzen trataera bateratua sustatzen duena.

Partehartzailea.

Hezkuntza-komunitatearen sektore guztien arteko elkarlana bultzatzen duena.

Norberaren ekimena.

Norberaren ekimena eta norberaren zein taldearen ahalegina sustatzen duena eta norberaren garapen integrala sustatu nahi duena.

Pentsamendu kritikoa.

Jakinmina, zehaztasun zientifikoa eta pentsamendu kritikoa piztu nahi dituena.

Konpetentziala.

Konpetentziatan eta etengabeko hobekuntzan apustua egiten duena.