ARGAZKI ORIENTAZIO JOLASA

ZERTAN DATZA JOLASA?

  • Jolas hau ikastolako gelakideen artean mapa-fitxa orri bakoitzean agertzen diren argazkien tokia aurkitu eta bertan argazkia berriz ateratzean datza.

  • Mapan galdera ikur laranjak topatu behar dituzue eta bertara joan.

  • Behin kokapen egokira iritsita, fitxa orrian puntu horretan agertzen den argazkia atera behar duzue, baina berezitasun batekin: argazkiaren ertz batetan zuen gelako kide bat agertu behar da edo bestela gelaren izena paper batetan (edo eskuan) idatzia nahi baduzue: DBH4... adibidez.

  • Edonola, saiatu zaitezte argazkia ahalik eta antzekoena izatea, zoomari dagokionez eta atera den norantzari dagokionez batez ere.

  • Gelakide bakoitzak bere kabuz, gurasoekin edo lagunekin bilatu eta atera dezake fitxako argazkien kopia ahalik eta antzekoena, eta niri bidaliko didazue azabala@zubimusuikastola.eus helbidera, gela eta argazkiaren egilea(k) zehaztuz. Gelakideen artean fitxa batetako argazki guztiak osatzerakoan, hurrengo zailtasun mailako fitxa agertuko zaizue.

  • Gogoratu pandemia egoeran gaudela eta beraz garaian-garaiko segurtasun arauak zorrotz bete behar direla. Pertsonen arteko segurtasun distantziak betetzen ez direla adierazten duten argazkiak ez dira ontzat hartuko.

  • Maila bakoitzean argazkiak topatzea zailagoa izango da eta urrutirago mugitu beharko zarete.

  • Zailtasun maila batetik aurrera, aurkitu beharreko puntuak herriguneetatik urruntzen joango direnez, gurasoen laguntzaz joan beharko duzue gaztetxoenek (bestalde, gurasoek ere hasieratik parte har dezakete).

  • Ea zeintzuk iristen zareten ikasturtea bukatu aurretik 6 mailak osatzera!

  • Hemen zenbait adibide:

TALDEAK - GELAK eta zailtasun mailak

  • Hemen behean aurkituko dituzue zuen gelako lehen fitxa eta bertan maparako sarrera ere, dagokizuen mailako botoi berdean sakatuta.

  • Botoiaren azpian osatzen ari zareten fitxa agertuko zaizue, zuek bidalitako argazkiak bertan agertuko direlarik.

  • Behin maila batetako fitxa osatuta, ondorengo zailtasun mailako fitxa agertuko zaizue, ez lehenago.

DBH 2A

ARG-ORI_1Maila-HASIBERRIAK-DBH2A
ARG-ORI_2Maila-TREBEAK-DBH2A
ARG-ORI_3Maila-BEGI-ZORROTZAK-DBH2A
ARG-ORI_4Maila-ADITUAK-DBH2A

DBH2B

ARG-ORI_1Maila-HASIBERRIAK-DBH2B
ARG-ORI_2Maila-TREBEAK-DBH2B
ARG-ORI_3Maila-BEGI-ZORROTZAK-DBH2B
ARG-ORI_4Maila-ADITUAK-DBH2B
ARG-ORI_5Maila-ESPLORATZAILEAK-DBH2B
ARG-ORI_6Maila-ABENTURAZALEAK-DBH2B

DBH 3A

ARG-ORI_1Maila-HASIBERRIAK-DBH3A
ARG-ORI_2Maila-TREBEAK-DBH3A
ARG-ORI_3Maila-BEGI-ZORROTZAK-DBH3A
ARG-ORI_4Maila-ADITUAK-DBH3A
ARG-ORI_5Maila-ESPLORATZAILEAK-DBH3A
ARG-ORI_6Maila-ABENTURAZALEAK-DBH3A

DBH 3B

ARG-ORI_1Maila-HASIBERRIAK-DBH3B
ARG-ORI_2Maila-TREBEAK-DBH3B
ARG-ORI_3Maila-BEGI-ZORROTZAK-DBH3B
ARG-ORI_4Maila-ADITUAK-DBH3B
ARG-ORI_5Maila-ESPLORATZAILEAK-DBH3B
ARG-ORI_6Maila-ABENTURAZALEAK-DBH3B