JARDUERA FISIKOEN MUNDUA

Jarduera fisikoak oso anitzak dira, bai gure kulturan eta baita ingurukoetan ere. Ditugun denbora eta espazio baliabideek ahalbidetzen diguten heinean, jardueren aniztasun hori ezagutu eta bizitzen saiatuko gara Heziketa Fisikoan.

IKUSPEGI MOTORRETIK, JARDUERA FISIKOAK (Motrizitatetik - mugitzeko ahalmenetik)

Jarduera horiek sailkatzeko modu desberdinak aurki genitzake, eta horien artean guk honakoa erabiliko dugu: Jarduera bera ezaugarritzen duen zeregin edo eginkizunaren araberako jarduera multzo edo familiak. Orokorrean esanda, "zertan datza (jarduera)?" galderari erantzuten dio. Horrela, ondorengo multzoak ditugu:

  • Jarduera espazio-denboralak: Espazio denbora gainditu edo ekiditzean datzaten jarduerak. (Atletismo frogak, korrika, igeriketa, harrapaketa jokoak...)

  • Apunteria joko-jolasak: Doitasuneko ekintzak egin edo ekiditzean datzaten jarduerak. (Toka, petanka, boloak, dardoak...)

  • Adierazpeneko jarduera fisikoak: Eredu edo formak irudikatzean datzaten jarduerak. (Dantzak, malabareak, acrosport, gimnastika jokoak, gorputz adierazpena...)

  • Jarduera fisiko introiektiboak: Gorputzaren barnera arreta jartzean datzaten jarduerak. (Yoga, erlajazio ariketak, masaia...)


  • Borroka jokoak: Aurrez-aurreko borrokan, aurkariaren gorputza jomuga duten jarduerak. (Borroka jokoak, judo, esgrima, brilet, baloi-eseria...)

  • Inbasio jokoak: Higikaria* jomuga** jakin batera eraman edo ekiditzean datzaten jarduerak. (Futbola, hockey, saskibaloia, errugbia, ultimate-frisbee...)

*baloia, pilota, frisbeea,...**atea, saskia, marra...
  • Berbidaltze jokoak: Higikaria berbidaltzean edo ekiditzean datzaten jarduerak. (Euskal pilota jokoak, badminton, tenis, ping-pong...)

  • Natur jarduera fisikoak: Ingurune fisiko ziurgabean*** egiten diren jarduerak. (Eskalada, mendizaletasuna, mendi-bizikleta, surfa, orientazioa...)

*** aldakorra

IKUSPEGI SOZIALETIK, PRAKTIKA FISIKOAK

Orokorrean jarduera fisikoak beraien barneko egitura edo logikaren arabera sailkatu baditugu ere, ikuspegi sozialetik, hau da gizartean jarduera horiek agertzen direnean dituzten ezaugarri sozialengatik, honako praktika multzo hauek aurki genitzake, besteak beste:

  • Jolas-joko tradizionalak: Modu tradizionalean (ahoz, belaunaldiz-belaunaldi, kalean, gertutasunean...) transmititzen diren mugimenezko jolas eta jokoak. Oso anitzak dira bai eginkizun motor motari dagokionez, eta baita elkarrekintza motor aukera eta moduei dagokienez ere (kirol modernoan baino askoz anitzagoa).

  • Ariketa fisikoak: Gorputzaren hobekuntza, zaintzan edo prestaketa helburu duten praktikek osatzen dute multzo hau. Ariketetan eginkizun motorra egon badago ere, horiek egiteko modua lortu nahi dugun onuraren baitakoa izango da eta horren arabera aldatuko da ariketaren egitura eta eginkizun motorra bera ere (beste jarduera fisikoetan ez bezala).

  • Behar berezidun pertsonentzako praktikak: Behar bereziak dituzten pertsonak, denek bezala jarduera fisikoak praktikatu baditzazkete haien mugei egokituz, badaude zenbait jarduera behar berezi jakinei erantzunez sortu eta praktikatzen direnak.

  • Kirolak:

  • Erritual fisikoak:

KORRIKA

KORRIKA

ACROSPORT

https://sites.google.com/a/zubimusuikastola.eus/acrosport/

SOKA-SALTOA

ITZALAK

DBH4ko IKUSKIZUNA

Ikuskizuna

TXIRRINDULARITZA

https://sites.google.com/a/zubimusuikastola.eus/zubimusu-leitzaran-bizikletaz/

SURFa

https://sites.google.com/a/zubimusuikastola.eus/surfa/