JARDUERA FISIKOAK ETXEAN

KORONABIRUSA - COVID 19

GARAI BEREZIA BIZITZEA SUERTATU ZAIGUN HAU...

Garai berezia, bizitzea suertatu zaigun hau. Birus batek, abiada bizian doan gure egunerokotasuna bapatean geldiarazi du eta etxean sartuta egunak igarotzera bultzatu gaitu. Ez da erraza izango eta beraz, batetik eta bestetik jasotako aisialdirako proposamenak zuei helarazteko txokoa osatzen saiatuko naiz.

Mugikortasuna eta kontaktu fisikoa mugatu zaigun honetan, alde batetik, garrantzitsua da aukerak ematea gure buruari gorputzaren ahalik eta atal gehienak mugitzeko, osasun fisikoaren ikuspegitik. Baina bestetik, oso garrantzitsua da ere, gure inguruan ditugun gutxi horiekin (beti ere kutsaturik ez badaude) hartu-emana izateko aukera dugunez, jolastea eta ondo pasatzea, emozio pozgarriak behar baititugu guztiok; are eta gehiago isolamendu egoera honetan.

Beraz, jarraian dituzutenak, proposamen edo gomendio gisara hartu itzazue, egunerokotasuna norbere nahietara moldatzeko ideiak bezala, besterik ez. Interneten ere askoz gehiago aurki ditzakezue.

Proposamen gehienak, adin desberdinetarako egokiak izan daitezke, anai-arreba txikiago edo zaharragoekin edota baita etxeko beste kideekin ere partekatzeko modukoak. Edonola, jardueraren arabera, bereziki ariketa fisikoen kasuan, adinera egokitutakoak izan behar dira, intetsitatean bereziki.

Mota anitzeko jarduerak aurkituko dituzue proposamen hauetan, bereziki jarduera fisikoak, baina ariketa fisikoetaz gain anitzak direnak:

  • Ariketa fisikoak (gorputzan zentratuak, indartzeko, lasaitzeko...).

  • Dantzak eta antzeko adierazpeneko zenbait jarduera fisiko musikan eta erritmoan oinarrituak.

  • Joko-jolas motor anitzak.

  • Beste motatako joko-jolas eta jarduerak.

Horietaz gain noski, eta bereziki, tresnarik baliagarriena ZUEN IMAJINAZIO eta SORMENA da, beraz zuei bururatzen zaizuen edozein ideia erabili eta nahi baduzue besteokin partekatu niri bidalita (azabala@zubimusuikastola.eus).

Heziketa fisiko saioetan egin ditugun zenbait jardueretatik abiatuz (web-orri honetan bilatuz gogoratu ditzakezue, malabarrak, itzal edo ipotxen antzezpenak...), ondorengo proposamenetatik edo zuen esperientziatik ideiak berreskuratuz, ziur nago joko edo jarduera interesgarriak asmatuko dituzuela ondo pasatzeko.

Azkenik, ikusle bezala bada ere, proposamen berrietan edo web-orri honetan bertan baduzue zer ikusi.

ETXEAN ERE, GIMNASIETATIK HARATAGO, JARDUERA FISIKO ANITZAK

Hasiera batean, etxean jarduera fisikoa egiteko aukera gutxi daudela pentsa genezake, baina pixkat sakonduz gero benetan aukera anitza dela konturatuko gara. Gure etxean daukagun espazio eta materialak batipat baldintzatuko dituzte gure aukerak.

  • Batetik, lehen esan bezala, gorputzaren zaintzaren ikuspegitik, ariketa fisikoak genituzke. Horien artean, gure gorputzaren kontzientzia izateko, lasaitzeko, gihar-hezurdura eta arnas-bihotz sistemak indartzekoak izan daitezke; gorputz jarrera edo mugimendu zehatzen kontrolan oinarritzen direnak (gimnasiak, giharketa, luzaketak...), edo dantza forma hartzen dutenak (aerobik, zumba...).

  • Bestetik, pertsonaren ikuspegi orokorragotik beste jarduera fisiko mota asko ere, joko-jolas forma hartu ohi dutenak. Gorputz adierazpeneko joko-jolasetatik hasi, dantzak eta mota guztietako erronkak.

Gure alderdi emozional eta erlazionala oso garrantzitsua da, baita osasunaren ikuspegitik ere, beraz, ahal den heinean, etxekoen arteko elkarrekintza sustatzea ere bilatuko dugu.

ASTEBETERAKO PROPOSAMEN ANITZA

HF - ASTEKO PLANGINTZA EREDUA

IKASLEEN TOP-21 PROPOSAMENA

Ondorengo proposamena, ikasleek talde kooperatiboetan egindako ekarpenetatik interesgarrienak aukeratuz osatu da, ea zeintzuk egiteko gai garen!

2020-04-05 TOP-21 - ASTEKO PLANGINTZA

ARIKETA FISIKOAK: GORPUTZAREN KONTZIENTZIA, ZAINTZA, INDARTZEA, LASAITZEA

Luzaketak, mugimendu artikularrak

Zumba, jarduera erritmikoak

Giharketa, kardio, indartzea

Erlaxazio, masaia, yoga, introiektiboak

Proposamen ugari biltzen dituzten web-orriak.

Oier Garmendiak, lagun eta irakasleak partekatuta, berak prestatutako asteroko plangintza eredua:

Oier Garmendia martxorako plana 1

JOKOAK eta JOLASAK

  • Ohiko Kirol edo jokoak edo egokituak (etxean dugun espazio eta materialaren arabera egokituak):

      • Ping-pong etxeko mahaian.

      • Bolei-puxika

      • Puxika-tenis

      • Lokotxak

      • Txingak

      • Igel-jokoa eta antzeko punteria jokoak.

      • Orientazioa etxean.

  • Joko tradizionalak

      • Esku-jolasak

      • Bat, bi, hiru, txoriak kaka egin du! (Un, dos, tres, pajarito ingles)

      • Tabak

      • Iturri edo txapa jokoak (kanikekin etxean zailagoa da eta).

          • Zirkuituak

          • Petanka txapekin

          • Futbol-txapa

              • Zelaiarekin

              • Hiru txaparekin

          • Paretatik zeinek gertuen utzi.

          • Kanika joko asko ere txapekin egin genitzake.

      • ...


PETAKO edo PINBALL-a eraiki eta jolastu!

Eraikitzeko beharko duguna.

  • Egur taula bat.

  • Bi arroparako pintza.

  • Iltzeak edo/eta torlojuak.

  • Gomak.

  • Etxetik aurkitzen duzuen beste objetuak.

  • Eta zuen irudimena!

Petakoa.mp4

ORIENTAZIO KIROLA ETXEAN

ERRONKA BEREZIAK

Ea lortzen dituzuen erronka hauek...

Ping-pong-putz.mp4

Ping-pong-putz!

Haize hotza erabili!!!

Erronka orria ahoarekin



      • Puxikekin:

          • Airean mantentzera.

              • Gorputz atal guztiekin, soilik eskuekin, soilik oinekin...

              • Binaka, txandakatuz.

              • Binaka, bi puxika. Berdin txandakatuz.

              • Hirunaka, bi puxika txandakatuz (ezin dut puxika bera bi aldiz jarraian jo). Berdin desplazamenduarekin, nonbaitera eraman beharra.

          • Garraioa

              • Aurreko adibidean bezala ikutu soilez (tokeka).

              • Binaka (eskuekin heldu gabe). Tripa-tripa eta puxika erdian, ipurdi-ipurdi, kopeta-kopeta...

      • Boligrafoa, botila eta sokarekin (haria):

          • Banaka. Zutik gaudela, soka bat gerritik lotu eta muturrean boligrafoa zintzilik, lurrean gure azpian dagoen botilaren ahoan sartzen saiatu (soka ez izatea luzeegia, makurtu behar izatea).

              • Berdin, baina itsuka eta lagun batek hitzez gidatuta.

          • Kooperazioan. 2, 3, 4 lagun. Denen sokak bat egiten dute boligrafoan (gogoratu soka ez izatea luzeegia, makurtu behar izatea).

              • Berdin, baina itsuka eta lagun batek hitzez gidatuta.

              • Berdin, baina soka hortzekin helduta (horrela ezin da hitz egin).

      • Ping-pong pilotekin:

          • Punteria edalontzira (botearekin, gabe).

          • Zirkuituak pilotari putz eginez. Banaka edo taldean, pilota mahai gainean egindako zirkuitutik eraman putz eginez eta erori edo zirkuitutik atera gabe.

Ping-pong-putz.mp4

Ping-pong-putz!

Ping-pong-jomuga.mp4

Ping-pong-jomuga!

ZUBIMUSUKO IKASLEEK PROPOSATUTAKOAK. Ea lortzen dituzuen erronka hauek ere...

Kamixeta kendu-jarri BG-2B.mp4
My Video 1.mp4

ADIERAZPENEKO JARDUERA FISIKOAK, DANTZAK...

  • Adierazpeneko jarduera fisikoen artean (forma edo ereduak egitean datzatenak) oso anitza da dugun aukera; gorputz adierazpeneko jolas eta jarduerak, dantza eta antzeko jarduera erritmikoak, eta akrobazia eta malabareen munduan ere asko ditugu proposamenak:

      • Gorputz adierazpeneko joko-jolasak (hauek skype edo antzeko bitartez ere egin daitezke):

          • Ispiluaren jolasa. Binaka aurrez-aurre:

            • Aurpegiko keinuak elkar imitatzera, txandaka.

            • Berdin, gorputz osoa imitatuz.

            • Batak bestea barre arazi (ikutu gabe); bestea serio mantentzen saiatu.

          • Pelikulak, hitzak edo esaldiak asmatzera.

      • Itzal antzerkia. Maindire txuria eta linterna edo argia. Maindirea bertikalki nolabait zintzilikatu eta atzean espazio zabala utzi, bukaeran argia kokatuz. HF saioetako adibide ugari dituzue, profesionalenak eta ikasleenak ere.

      • Ipotx antzerkia. Binaka, bat bestearen atzean; atzekoa (ahal bada beltzez tapatu) ipotxaren besoak izango da, eta aurrekoa hankak eta aurpegia. Irekitzen den txaketa batekin (atzeraka jantzita) eta galtza motz edota galtzerdi batzuekin adibidez egin daiteke, zapatilak ere gogoratu aurreko lagunaren eskuetan. Mozorrotzeko arropa, peluka eta edozein material ere aprobetxatu. Banaka edo taldean, pilota mahai gainean egindako zirkuitutik eraman putz eginez eta erori edo zirkuitutik atera gabe. Ekintza ohikoenak, dantzatu, makilatu, jan edo imitazioak izan ohi dira; aurten ikasle batzuk "tik-tok" dantza bat ere egin dute.

      • Acrosport, irudirik errazenak. Kontuz! Segurtasuna lehenetsi. Inguruan ezerrekin ez kolpatzeko moduko espazio tartea behar dugu. Gogoratu ezin garela erietxera joan!. Heldu eta haur, handi eta txikien artean erraz egin daitezke.

      • Soka-saltoa, espazio egokia aurkitzen badugu, eta bizilagunei jauzien kolpeekin kalte egin gabe egiteko aukera baldin badugu, salto desberdinak lortzen saiatu gaitezke (HF saioetan bezala). Gorputza lantzeko ariketa bezala ere erabili daiteke soka-saltoa; kasu horretan denbora kontutan hartzen da gehiago eta ez saltoaren zailtasuna.

      • Malabareak

          • Zapiekin

          • Pilotekin

          • Diaboloa

          • Deabru makilak

          • Baloiarekin

          • Erratzarekin

              • Eskuan bertikalki orekan mantendu, eskutik eskura pasa...

              • Oinean bertikalki orekan mantendu, oinetik oinera pasa...

      • Dantza eta antzekoak

DANTZA eta ANTZEKOAK

EUSKAL DANTZA eta HERRIKOIAK

(bertakoak eta haratagoakoak)

BODY - PERCUSSION

Ezpata CoviDantza - Aurtzaka Beasain

Ezpata CoviDantza - Aurtzaka (Beasain)

SOKA-SALTOA

(saio aerobikoa)

HEZIKETA FISIKOKO SAIOETAN EGIN OHI DITUGUN BESTE BATZUK...

  • Behar bereziak barneratu (orokorrean bi muga mota barneratu izan ditugu HF saioetan, ikusmen falta eta mugimen falta). Egunerokotasuneko ekintzak itsu edo gerritik behera mugitu gabe egiten saiatu. Laguntza behar izan al dugu?

      • Ea zenbat denbora irauten dugun (10', 20', 30'. 1 ordu...).

      • Ea ekintza zehatzak egiteko gai garen: gosaldu, jolastu, dantzatu, erronkaren bat...

IDEIA ZAPARRADA eta mugimenezkoak ez diren jarduerak ere

VID-20200315-WA0022.mp4
  • Bertsolaritza

  • Musika jo edo entzutea

  • Mahai-jokoak

  • Sukaldaritza

  • Plastika, eskulanak, origami... paperezko hegazkinak egin eta jaurtitzea.

  • Marraztu eta margotzea

  • Liburu, komiki, aldizkari, egunkari etab.-en irakurketak.

  • Ipuinak, egunerokoak, komikiak, istorioak... sortzea, marraztea/idaztea.

  • ...

Eta ikusle bezala...

  • HF sites honetan bertan, jarduera desberdinen adibide asko dituzue eta baita bizipenak gogoratzeko zuen, ikasleen, irudiak ere.

  • Internet-en interesa duzun jarduera fisiko horren inguruan bilaketa egin eta gauza harrigarriak aurkituko dituzu, ziur!

Adibiderako:


    • Adibiderako EL TRICICLE gorputz adierazpeneko maisuak! Galdetu gurasoei... Haien youtubeko kanalean antzezpen ikusgarriak aurki ditzakezue. Gure ikasleen antzezpen batzuk ere haien scketch-etan inspiratu dira (tenisekoan adibidez).

  • Zenbait film interesgarri (GHetxean sitesetik hartuta):

      • Txikienentzat (6 eta 10 urte bitartekoak)

        • CARS: auto lasterketak gustuko badituzu, hau da zure filma. Rayo McQueen, lasterketetako auto hasiberria, pistetan garaile handia izatera erabakita dago. Radiador Springs izeneko hiri txiki batek erakutsiko dio, batzuetan, garrantzitsuena ez dela helmuga zeharkatzen lehena izatea. Txikienekin ikustea gustatuko zaizue!

        • Billy Elliot: estereotipoek eta aurreiritziek ez dute lortzen britainiar dantzari gaztea geldiaraztea, bere ametsa pertseberantzia eta dedikazio handiz lortu nahi baitu. Ziur zu ikustean oinak mugitzea eragotziko duzula!

        • Carros de fuego: abentura zirraragarria, lau Oscar-en irabazlea, bi atleta britainiarren benetako istorioa kontatzen duena, 1924ko Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko prestatzen ari diren klase sozial ezberdinetako gazteak. Ez da gomendatzen 7 urtetik beherakoentzat.

        • Hoosiers, más que ídolos: bere generoko klasiko oso bat bihurtua, garai guztietako kirol film onena bezala ere baloratua izan da. Hoosiersek, saskibaloiaren munduan girotuta, Norman Dale institutuko entrenatzailearen istorioa kontatzen digu, baita Indianako hiri txiki bateko Hickory hirian izandako esperientzia ere.

        • El milagro: benetako istorio zirraragarria 7 urtetik aurrerako neska-mutilentzat, 1980ko Olinpiar Jokoetan izotz hockeyko talde amerikar bati buruzkoa, irabazteko aukera gutxi izan arren, munduko hockey talderik onenaren aurka jokatu zuena. Asmatuko duzu amaiera?

      • Adinekoentzat (10 eta 16 urte bitartekoak)

        • Titanes, hicieron historia: futbol amerikarra gustuko baduzu, hau da zure filma. Pantaila handiaren istorio harrigarri bat, kirolak amerikar arrazako integrazio prozesuan kontrako bi alde nola elkartu ditzakeen azaltzen duena. Eseri eta ikusi nola galtzen duten partida intolerantziak eta arraza-aurreiritziek!

        • Million Dollar Baby: boxeoa mutilen kirola baino ez dela uste duzu? Million Dollar Babyrekin iraunkortasunaren balioa ikasiko duzu, eta Maggie Fitzgeralden borondate indar hautsiezina ezagutuko duzu. Emozioz betetako filma, kirol ororen binomio perfektua erakusten diguna: Batasuna eta ahalegina.

        • Sara prefiere correr: film honekin ez dituzu 5 segundo ere beharko lokarriak lotzeko! Sarah ikasle bakarti eta barnerakoia da, korrika egiteko irrikaz dagoena. Bere ametsa? Kanadako talde nazionaleko kide izatea, hiria eta familia atzean utziko dituen pasioa. 15 urtetik aurrera.

        • Invictus: kirola unibertsala bada, adiskidetzea eta inspirazioa ere bai. Ez ezazu zinemarako egokitzapen harrigarri hau galdu, eta begira nola aldatu zuen kirolak Hegoafrikaren bizitza eta etorkizuna Nelson Mandelaren Bakearen Nobel sariari esker.

        • Coach Carter: garrantzitsuagoa al da saskibaloia emaitza akademikoak baino? Ken Carter entrenatzailearen saskibaloi taldeak oztopoak gainditzeko kemena, printzipioak eta gaitasuna erakusten dizkigu.

        • Campeones: saskibaloi taldea osatzen duten behar bereziak dituzten zenbait pertsonaren errealitatera gerturatuko da saskibaloi entrenatzaile bat, mozkorra dagoela gidatzearen ondorioz jasotako zigorra dela eta. Zeinek ikasiko du gehiago esperientzia honetatik? https://www.rtve.es/alacarta/videos/la-pelicula-de-la-semana/pelicula-semana-campeones/5471453/

Beste gune interesgarriak:

Heziketa Fisikoko zenbait irakaslek egoeraren aurrean elkarrekin sortutako webgunea, etengabe berritzen joango garena.

MUEVETEF

Gazteleraz bada ere, Heziketa Fisikoarekin loturiko frogak biltzen dituen joko interesgarria.