Frisbee

Frisbee-a eskuarekin hegaz botatzen den plater edo disko egalari bat da. Normalean plastikoz eginda daude, 20/25 zentrimetrotako diametroa eta ertz borobilduak dituzte. Modu aerodinamikoan diseinatu egiten dira mugimendu zirkular batekin hegaz egin dezaten eta era erraz batean eskuarekin jaso ahal izan daitezan. Frisbee mota eta marka asko ditugu aukeran saltokietan.

Disko hegalari klasikoa

Pluto Platter diskoa

Frisbee-aren kirol munduan, ULTIMATE izeneko lehiaketak antolatzen dira, horren barruan dagoen modalitate bat Beach Ultimate da, hona hemenazken honen arauak:

Helburua:

5 jokalarietako bi taldek jolasten dute (mutilak, neskak edo mistoak). Diskoa duen taldea erasotzailea izango da eta paseen bitartez aurrera egin behar du, aurkako taldeari puntu bat egiteko helburuarekin.

Puntu edo tanto bat lortzen da erasotzaileen jokalari batek diskoa, bere taldekide baten pase baten bitartez, jaso egiten badu aurkarien gol eremuaren barruan.

Defendatzen dagoen taldearen helburua pase hauek atzematea da modu honetan talde erasotzailea bihurtuz.

Joko zelaia:

75m luzeera eta 25m zabalera duen laukizuzena da. 3 eremu argietan bananduta dagoelarik: 45m luzeera dituen erdiko eremu bat, eta 15m luzeerako bi gol eremu muturretan.

Diskoa:

Edozein disko mota erabili daiteke beti bi taldeko kapitainak adoz badaude. Ezbalego akordiorik 165gr-tako diskoa erabiliko behar da.

Hasiera sakea:

Denbora zati bakoitzaren hasieran eta tanto/gol bakoitzaren ondoren egiten da. Sakea disko aurrerantza botaz egiten da eta aurkako taldeak bakarrik jaso dezake sake hori. Sakea egin arte jokalari guztiak dagokien eremuan egon behar dira.

Joko arauak:

  • Diskoa paseen bitartez mugitu daiteke. Debekatuta dago jokalari batek bere buruari pasea gauzatzea.
  • Ezin da korrikarik egin diskoa eskuetan dugularik. Korrika goazela pase bat jasotzean beste pase jarrai bat egitea edo gelditu arteko ahalik eta pausu gitxienak ematea baimentzen da.
  • Diskoa 10 segundu izan dezkegu geldirik. Denbora horren barruan hanka baten gaienan pibotatzen egon gaitezke; ezin da beste jokalaria ikutu ezta diskoa eskuetatik kendu.
  • Diskoa lurrera jauzi edo bandatik ateratzen bada, azken ikutu duen jokalariaren falta da; beste taldeak ateratzen du diskoa gelditu edo atera den tokitik.
  • Defendatzen dagoen taldeak erasotzaileen pase bat atzematen badu jokoa jarraitu egiten da, automatikoki talde erasotzailea bihurtuz, ondorioz besteak defendatzaileak izango dira.
  • Bi jokalari aldi berean erasotzaile bateri defendatzea falta da.

BEACH ULTIMATE lehiaketa

(Klikatu argazkiko estekan bideoa ikusteko)