Zergatiak eta onurak

● FC-aren oinarriak:

○ Irakaskuntza tradizionala irauli: eskolak etxean jaso, bideotutorialen bitartez, eta klasean taldeka matematikaren aplikazioan eta hausnarketan sakondu.

○ Orain arte, klasean egiten ziren iharduerak etxera bidali, eta etxerako lanak klasean jorratu.

○ Irakasleak, azalpenak bideotutorialen bitartez prestatzen ditu, ikasleek etxean landu ditzaten eta, baita ere, klasean beraien zalantzak argitzeko eskura izan ditzaten.

○ Lan proposamen anitzak eskain daitezke, problema ebazpenari begira, batez ere.

● FC-aren onurak:

Dibertsitatearen kudeaketa: Ikasle bakoitzak eskolak bere erritmora eta nahi duen momentuan jaso ditzake (bideotutorialak 24/24 orduz daude eskuragarri.) Horrez gain, irakasleak klasean banan banakako arreta eskaini diezaieke ikasleei.

○ Ikasle ezberdinei lan proposamen ezberdinak luzatu ahal zaizkie, bakoitzari bere ahalmenaren arabera bere gaitasunak maila gorenera eramateko asmoz.

○ Klasean talde lanean aritzea momentu oro, talde kooperatiboen lana sustatuz.

Konpetentziak lantzeko aukerak zabaltzen ditu.

○ Ikasleek beraien heziketa prozesuaren kontrol gehiago dute, eta familiek ikasgaiaren nondik norakoak hurbilagotik ezagutzen dituzte.