Metodologian eragina

● FC-rako bideotutorialen aplikazio didaktikoak eta metodologian duen eragina:

Irakaskuntza metodo berritzaile hau aurrera eramateko ezinbestekoak dira bideotutorialen prestaketa. Hainbat hizkuntzatan aurki daitezkeen baliabideak nahiko oparoak dira, adibide gisa “Khan Academy” proiektua . Hala ere, gaur egundaino, euskaraz dagoen materiala oso urria da, eta dagoena ez da era sistematizatu eta ordenatu batean aurkitzen. Horretarako, asmoa euskaraz egindako bideotutorialak prestatzea da. Lau esparru ezberdin jorratu nahi ditugu:

○ Ikastaro hutsak, gelan era tradizionalean ematen diren azalpen teorikoak bideoetan isladatzea. Hau izango litzateke esparrurik nabarmenena.

○ Eguneroko bizitzan, matematikaren zenbait aplikazio zehatzak (faktura baten azterketa adibidez) azaltzea.

○ Problemak ebazteko estrategia ezberdinak azaltzea. Problema historikoen ebazpena lantzea.

○ Horretaz gain, ikastetxean erabiltzen ditugun hainbat matematika programa interaktibo eta beraien aplikazio praktikoei buruzko bideotutorialak prestatzea ere aurreikusi dugu (Geogebra, Wiris kalkulagailua). Hori guztia beraien ikasketa prozesuan autonomoagoak izan daitezen eta behar duten momentuan erabil ditzaten (funtzioak aztertzerakoan, ekuazioak ebazterakoan eta abar)