B1. Polinomioak. Eragiketak

Gogoratu bideotutorial bakoitza egin ondoren dagokion ariketa edo problema egin beharko duzula

Jesus Maria Rey lankidearen bideoak:

Polinomio baten erroak

a zenbaki bati P(x) polinomioaren erroa esaten zaio, baldin eta P(a) = 0 bada.

(Polinomio baten erroak P(x) = 0 ekuazioaren soluzioak dira)

Sinonimoak:

  • a da P(x) polinomioaren erroa

  • P(x):(x - a) zatiketaren hondarra 0 da (Hondarraren teorema)

  • P(x):(x - a) zatiketa zehatza da

  • P(x) polinomioa zatigarria da (x - a) polinomioaz

  • (x - a) P(x) polinomioaren zatitzaile bat da