Klima urte askotan leku jakin batean atmosfera izaten duen egoera da. Horretarako tenperatura eta prezipitazioak ( euria, elurra eta txingorra ) kontuan hartzen dira.
Tenperaturak eta prezipitazioak ez dira berdinak leku guztietan; itsasoarekiko distantziaren arabera eta altitudearen arabera aldatzen dira.
Gure planetan 3 zona klimatiko bereizten dira: beroa,epela eta hotza.
Euskal Herria Ipar Hemisferioko zona epelean kokatuta dagoenez bertan hiru klima hauek bereizten dira: klima atlantikoa, klima mediterranear kontinentalizatua eta mendialdeko klima.
Prezipitazio ugari daude urte osoan zehar.
Tenperatura epelak dira urtaro guztietan.
Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroako iparraldean eta Ipar Euskal Herrian hedatzen da.
Prezipitazioak klima Atlantikoan baino urriagoak dira.
Tenperaturak muturrekoak dira, oso negu hotzak eta oso uda beroak.
Erdialdeko Nafarroan, Erriberan eta ia Araba osoan hedatzen da.
Prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar eta askotan elurran egiten du.
Tenperaturak hotzak dira neguan eta freskoak udan.
Pirinioetako tokirik altuenetan ematen da.