Ibaiak ur geza beti daramaten ur-lasterrak dira. Mendietan sortzen dira eta beste ibai batean, aintzira batean edo itsasoan amaitzen dira.
1.-Ibilbidea ibaiak egiten duen bidea da. 3 zati ditu.
Goi-ibilbidea: Zati honetan ibaia estua da. Ur gutxi darama abiadura handian.
Erdiko ibilbidea: Zati honetan ibaia zabalagoa da. Ur gehiago darama eta abiadura motelagoa da.
Behe-ibilbidea: Ibaia zabalagoa da eta uraren abiadura txikia da.
2.-Emaria ibaiak daraman ur kantitatea da.
3.-Erregimena ibaiaren emariak urtean zehar izaten dituen aldaketa da.
UHARRAK
Uharrak euri asko egiten duenean soilik eratzen diren ur-lasterrak dira.
AINTZIRAK
Aintzirak lurrez inguratutako ur-masak dira.Txikiak badira urmaelak esaten zaie.
URTEGIAK
Urtegiak aintzira artifizialak dira, hots, gizakiek eraikitako aintzirak. Gizakiok urtegiak eraikitzen ditugu elektrizitatea lortzeko, soroak ureztatzeko eta herriak urez hornitzeko.
Euskal Herriko ibaiak 3 isurialdetakoak dira: Bizkaiko Golkoko isurialdekoak, atlantiar isurialdekoak eta mediterraniar isurialdekoak.
BIZKAIKO GOLKOKO ISURIALDEA: Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa ia osoak eta Araba eta Nafarroako zati batzuk hartzen ditu. Hemengo ibaiak motzak eta emaritsuak dira, mendiak itsasotik oso hurbil daudelako. Higadura la handia egiten dute, bere uren abiadura handia delako. Urte osoan zehar emaritsuak dira euriei esker eta ez dute agorraldirik izaten.
BIZKAIAN: Kadagua, Nerbioi eta Ibaizabal.
GIPUZKOAN: Deba, Urola,Oria, Urumea eta Bidasoa.
ISURIALDE ATLANTIKOA
IPAR EUSKAL HERRIAN:Aturri eta Errobi
ISURIALDE MEDITERRANEOA: Nafarroako eta Arabako zatirik handienak hartzen ditu. Luzeagoak dira eta ez hain aldapatsuak. Udan ur gutxi eraman ohi dute eta batzutan agorraldiak izaten dituzte.
Ebro eta bere ibaiadarrak.
ARABAN: Omezillo, Baias eta Zadorra.
NAFARROAN: Ega, Arga, Aragoi, Alhama eta Keiles.
AINTZIRA: Pitillaskoa
URTEGIAK
ARABAN: Urrunaga eta Ulibarri.
GIPUZKOAN: Añarbe.
NAFARROAN: Alloz, Irabia eta Esa