Lurraren gainazaleko forma guztiek erliebea osatzen dute.
MENDIKO ERLIEBEA
Mendiko erliebea mendiek eta haranek osatzen dute.
Mendiak lurraren goraguneak handiak dira.
Muinoak edo mendixkak altitude txikiko mendiak dira.
Zenbait mendi lerrokatuk mendilerroa osatzen dute.
Mendikatea mendilerroen multzoa da.
Haranak mendi artean dauden lur-eremuak dira.
ORDOKIKO ERLIEBEA
Ordokiko erliebea lur lau zabal eta horizontalek osatzen dute.
Goi-ordokiak altitude handiko ordokiak dira.
Sakonuneak inguruko lurrak baino beheragoko ordokia da.
Itsasertzeko ordokiak kostatik gertu dauden ordokiak dira.
KOSTALDEKO ERLIEBEA
Kostaldea itsasoak ukitzen duen lur zatia da. Bi motatako kostaldeak daude.
Kosta baxua laua eta altitude txikiko kostaldea da; bertan hondartzak eratzen dira.
Kosta altua altitude handiko kostalde menditsua da; bertan itsaslabarrak eta senaiak eratzen dira.
Lurmuturrak itsasoan barneratutako kostalde zatiak dira.
Golkoak lehorrean barneratzen diren itsaso zatiak dira.
Badiak golko txikiak dira.
Penintsulak alde batetik izan ezik ( istmoa ) urez inguratutako lur-eremuak dira.
Istmoa penintsula eta lehorra lotzen dituen lur-eremuak da.
Uharteak alde guztietatik urez inguratuta dauden lur-eremuak dira.
Artxipielagoa elkarrengandik gertu dauden uharte multzoa da.
Itsasadarra ibai batek bokalean sortutako haranean sartzen den itsaso zatia da.
Albuferak kostaldeko urmael gaziak dira.
Padurak zenbait ibairen bokalean sortutako lur zingiratsuak dira.
Iparraldean: Kantauri Itsasoa eta Frantzia.
Hegoaldean: Errioxa eta Aragoi
Ekialdean: Aragoi
Mendebaldean: Kantabria eta Gaztela eta Leon.
Euskal Herriko erliebea era askotakoa da. Iparraldetik hegoaldera 4 erliebe-gune bereizten dira:
kostaldeko mendiak eta haranak
Nafarroako Pirinioak eta Euskal mendiak
barrualdeko lautadak
Ebroko sakonunea.
Mendi garrantzitsuenak Bizkaian Serantes , Oiz , eta Sollube dira eta Gipuzkoan Jaizkibel eta Ernio.
Haranik zabalenak Bizkaian Bilboko itsasadarra eta Gipuzkoan Oriakoa.
Nafarroako Pirinioak Nafarroako iparralde osoan zehar hedatzen dira. Bertan dago Euskal Herriko mendirik altuena: Hiru Erregeen Mahaia ( 2.428 m ) eta Orhi mendia.
Euskal Mendiak kostaldea eta barrualdea banatzen dituzten mendilerroak dira. Garrantzitsuenak Gorbeia, Anboto, Aizkorri, Aralar, Urbasa, Andia eta Kantabria dira.
Euskal Herriko erdialdean dauden lurralde lauak dira: Arabako Lautada eta Nafarroako Erdialdeko Lautada.
Lur lau eta baxu horiek Ebro ibaiaren eta beronen ibaiadarren ondoan daude eta ureztatze lur bikainak dira.
Bi zati daude: Arabako Errioxa Arabako hegoaldean eta Erribera Nafarroako hegoaldean.
Euskal Herriko kostaldeak luzeran 500 km inguru ditu eta gorabehera handiak daude. Kobarongo puntatik San Martin lurmuturreraino kostaldeko erliebea altua da eta itsaslabar ugari daude.San Martin lurmuturretik Aturri ibaiaren bokaleraino, ordea, kostalde zuzena, baxua eta hareatsua da.
LURMUTURRAK: Kobarongo lurmuturra
Matxitxako lurmuturra
Santa Katalina lurmuturra
Higer lurmuturra
San Martin lurmuturra
ITSASADARRAK: Bilboko itsasadarra
Plentziako itsasadarra
Mundakako itsasadarra
Debako itsasadarra
Orioko itsasadarra
PORTU NAGUSIAK: Bilboko portua
Pasaiako portua
Izaro uhartea
Santa Klara uhartea