Zelulak likido lodi batez betetako zakutxo modukoak dira. Zelula mota asko daude, forma eta tamainaren arabera. Baina, gehienak hain txikiak dira, ezin baitira begi hutsez ikusi, mikroskopioaren bidez,baizik.
Zelulak bizirik daude eta, nutrizio, harreman eta ugalketa- funtzioak egiten dituzte.
Animalia-zelula
Landare- zelula
Mikroskopioa
ZELULAREN ZATIAK
Nahiz eta oso txikiak izan, zelulek hainbat atal dituzte:
• Mintza: Zelula inguratu eta kanpotik banatzen duen estalkia da.
• Nukleoa: Zelularen funtzionamendua kontrolatzen duen atala da.
• Zitoplasma: Urez, beste hainbat substantziaz eta organuluz osaturik dago.
JOLASAK
ZELULAREN ZATIAK
Animalien eta landareen zelulak desberdinak dira.
Animalien zelulek era askotako formak dituzte: esferikoak, kubikoak, izar-formak...
Landareenak erregularrak dira: prismatikoak. Horma gogorra dute. Kloroplasto izeneko organuluak dituzte.
Gihar- ehuna
Landare- ehuna
ZELULANIZTASUNAK ETA ZELULABAKARRAK
Animalia eta landareak zelula askoz osatuta daude. Hori dela eta, izaki zelulaniztun esaten zaie.
Beste izaki bizidun batzuk, aldiz, zelula bakar batez osaturik daude, horiei izaki zelulabakar esaten zaie.
Izaki zelulaniztuna
Izaki zelulabakarra
IZAKI BIZIDUNEN ERREINUAK
Izaki bizidunak 5 erreinutan biltzen dira:
Animalia-erreinua:
Animaliak izaki bizidun zelulaniztunak dira. Beste izaki bizidun batzuez elikatzen dira. Leku batetik bestera mugitzen dira.
Landare-erreinua:
Izaki bizidun zelulaniztunak dira. Haiek sortzen dute bere elikagaia. Ez dira lekutik mugitzen.
Perretxikoa
Legamia eta Lizuna
Mizelioa
Onddo-erreinua:
Gehienak zelulaniztunak dira. Ez dira mugitzen. Izaki bizidunen hondarrak jaten dituzte.Adibidez: zizak, perretxikoak...
Bakterio-erreinua:
Izaki bizidun txikienak dira. Zelulabakarrak dira. Bizi dira: lurrean, airean, uretan… Batzuk onak dira: jogurta egiteko erabiltzen direnak. Beste batzuk, txarrak dira: gaixotasunak sortzen dituztelako.
Lactobacilus
Kolera
Algak
Alga zelulabakarrak
5.erreinua:
Beste erreinuetan sartzen ez direnek osatzen dute:protozooak eta algak.Gehienak zelulabakarrak dira. Adibidez: ameba eta paramezioa.
BIRUSAK
Birusak hain dira txikiak eta soilak, zientzialariek ez baitakite izaki bizidunak diren ala ez. Birusak gaixotasunak sortzen dituzte: gripea, elgorria, barizela, hiesa...