Errege-erregina Katolikoek 1.492.urtean Granada konkistatu, eta Kristobal Kolonen espedizioa finantzatu zuten; Asiaraino bide berri baten bila zebilela, America kontinentea aurkitu zuen.Urte batzuk geroago Napoliko Erresuma ( Italia ) lortu zuten eta Kanariar uharteen konkista bukatu zuten.Afrikako iparraldean lurralde txiki batzuk ere konkistatu zituzten.Bestalde, 1.512. urtean Nafarroako Erresuma beretu zuten.
KARLOS I.AREN INPERIOA
1.516.ean Karlos I.a Espaniako errege bihurtu zen eta inperio handia gobernatu zuen:
*Errege-erregina Katolikoen lurraldeak.
*Herbehereak eta Europako erdialdeko lurralde batzuk.
Lurralde bakoitzak bere legeak eta erakundeak zituen, zergak ordaintzen zizkioten enperadoreari eta soldaduak bidaltzen zituzten enperadorearen armadara.
Lehen urteetan, herri-matxinadak gertatu ziren penintsulan, bizi baldintzak hobetzeko asmoz.
Karlos I.ak arazo larriei egin zien aurre Espainiatik kanpo:
*Frantziaren aurka borrokatu zen.
*Turkiarren aurka ere bai.
*Europako erdialdeko luthertarrei aurre egin behar izan zien.
Filipe II.ak, Karlos I.aren ondorengoak, inperio handia gobernatzen zuen:
*Penintsulako lurraldeak.
*Italiako hegoaldeko lurralde batzuk.
*Herbehereak.
*Amerikako lurraldeak.
*Asiako lurraldeak.
Bere erregealdian oinarrizko produktuen prezioak igo zirenez jendea txirotu egin zen. Gainera gerra askotan parte hartu zuenez, estatua dirurik gabe geratu zen behin baino gehiagotan.
XVI. mendeko gerrak luzeak eta neketsuak izan zirenez, XVII. mendean Hispaniar Inperioa ahuldu egin zen eta zatitzen hasi zen. Mende hartako erregeak Filipe III.a, Filipe IV.a eta Karlos II.a izan ziren. Hauek balidoak izendatzen zituzten gobernu-zereginetan laguntzeko.
Balido batzuek potere handia izan zuten; adibidez: Lermako dukea eta Olivaresko konde-dukea.
1640. urtean, Portugal Espainiatik bereizi zen eta 8 urte beranduago Herbehereak independizatu ziren.
ONDORENGOTZA GERRA
Karlos II.a 1700. urtean hil zen, ondorengorik utzi gabe. Bi hautagai aurkeztu ziren ondorengotzat: alemaniar jatorrikoa bata eta frantziar jatorrikoa bestea.
Espainia 2 taldetan banandu zen eta honek Ondorengotza Gerra eragin zuen, hau da, gerra zibil bat.
1713. urtean gerra bukatu zen eta Filipe V.a izan zen garaile, frantziar hautagaia. Horrenbestez, dinastia berri bat hasi zen Espainian erreinatzen: borboitarrak.
Borboitarrek gobernu era berri bat ezarri zuten: monarkia absolutua.Monarkia absolutuan erregeak biltzen zituen botere guztiak.
ARO MODERNOKO GIZARTEA
Aro Modernoko gizartean 2 talde zeuden: pribilegiatuak eta pribilegiorik gabeak.
-Nobleziak eta kleroak osatzen zuten pribilegiatuen taldea. Hauek ez zuten zergarik ordaintzen, haienak ziren lur gehienak eta kargu politiko nagusiak betetzen zituzten.
-Nekazariek, eskulangileek eta merkatariek osatzen zuten pribilegiorik gabeko taldea; eta herri xehe esaten zitzaien. Hauek guztien zergak ordaintzen zituzten, eta ezin zuten gobernuko kargurik bete. Aberatsenak nobleen bizimodua imitatzen ahalegintzen ziren.
Aro Modernoan gizartea ez zen bat ere tolerantea izan erlijio-kontuetan.Herritar guztiek katoliko izan behar zuten. Hori dela eta juduak eta moriskoak Espainiatik kanporatuak izan ziren.
URREZKO MENDEKO ARTEA
Arte- eta literatura-lan asko eta kalitate onekoak egin zituzten XVI. mendearen bigarren erditik XVII. mendearen bukaerara arte. Horregatik esaten zaio aldi horri Urrezko Mendea.
1. Arkitektura:
Escorialeko monasterioa eraiki zuten XVI. mendean. XVII. mendean estilo barrokoa garatu zen. Gehiegizko apainketa eta lerro makurren ugaritasuna dira nagusi estilo horretan.
2. Pintura:
Greco izan zen XVI. mendeko autore garrantzitsuena. XVII. mendean Diego Velazquez nabarmendu zen. Garteko margolaria izan zen. Meninak da bere lanin ezagunena. XVIII. mendearen bukaeran Francisco Goya nabarmendu zen.
Greko
"Orgaz kontearen lurperaketa"
Velázquez
Meninak
Goya
Eguzkitakoa
3.Literatura:
XVI. mendean idazle hauek nabarmendu ziren: Santa Teresa Jesusena,San Joan Gurutzekoa eta Garcilaso de la Vega. XVII. mendean, Cervantesek, Quevedok, Gongorak, Lope de Vegak eta Calderon de la Barcak idatzi zituzten beren lanak.