Substantzia puru esaten diogu materia mota bakarraz osatuta dagoen substantziari. Substantzia hauek , adibidez, puruak dira: ura, urrea, burdina, plastiko mota bakoitza, gatza, azukrea...
NAHASTEAK
Nahasteak zenbait substantzia puruz osatuta daude. Bi eratako nahasteak bereizten dira:
* Nahaste heterogeneoak. Horrelakoetan nabarmen bereizten dira osagaiak. Adibidez: kareharria, lurra, fideo-zopa, entsalada...
* Nahaste homogeneoak edo disoluzioak.Halakoetan ezin izaten dira osagaiak bereizi. Adibidez: itsasoko ura ( ura eta gatzak) eta airea (nitrogeno, oxigeno, karbono-dioxido, ur-lurruna eta ozono ).
* Aleazioak nahaste homogeneo bereziak dira, beren osagaietako bat edo gehiago metalezkoak dira eta. Adibidez:
- Brontzea kobrearen eta eztainuaren aleazioa da.
-Altzairua burdinaren eta karbonoaren aleazioa da.
NAHASTEAK BANATZEN
Nahaste bat osatzen duten substantziak elkarrengandik banantzeko hainbat sistema daude: iragazketa, dekantazioa, bereizketa magnetikoa eta lurrunketa.
Iragazketa. Solido baten eta likido baten nahaste hetereogeneoak banantzeko balio du. Adibidez, hondarra eta ura.
Dekantazioa. Dentsitate desberdinetako substantzien nahaste heterogeneoak bereizteko erabiltzen da. Adibidez: ura eta olioa edo ura eta lohia.
Bereizketa magnetikoa. Nahasketaren elementuetako bat burdinezkoa denean eta bestea ez denean erabiltzen da. Adibidez: hondarra eta burdin txirlorak.
Lurrunketa. Nahasketa homogeneoak banantzeko erabiltzen da. Nahasketaren zati likidoa lurruntzean substantzia solidoak berreskuratu ahal izaten dira. Lurrunketa gatzagetan erabiltzen da itsasoko uraren gatza eskuratzeko.
Materia egoera batetik bestera aldatzen denean, egoera-aldaketa bat gertatu dela esaten da. Normalean tenperatura igotzean edo jaistean gertatzen da. Hauek dira egoera-aldaketak:
* Urtzea. Solido-egoeratik likido-egoerara pasatzea da. Adibidez, izotza urtzean gertatzen da.
* Solidotzea. Likido-egoeratik solidora aldatzea da. Adibidez ur-likidoa izotz bihurtzean gertatzen da.
* Baporizazioa. Likido-egoeratik gas-egoerara aldatzea da. Bi modutan gerta daiteke:
* Irakitea. Azkar gertatzen da, tenperatura jakin batera iristean. Tenperatura hori finkoa da substantzia bakoitzean. Ura berotu eta irakiten hasten denean baporizazioa gertatzen da.
* Lurruntzea. Pixkanaka gertatzen da. Horixe gertatzen zaio urari jantziak zintzilikatzen ditugunean, lehortzeko.
* Kondentsazioa. Gas-egoeratik likidora pasatzea da. Adibidez ur-lurruna ispiluan kondentsatzen da dutxatzen garenean.
*Sublimazioa. Solidotik gas-egoerara aldatzea da, likido-egoeratik pasatu gabe. Hau gertatzen da naftalinan eta iodoan, esaterako.
* Alderantzizko sublimazioa. Gas-egoeratik solidora aldatzea da, likido- egoeratik pasatu gabe. Iodo gasa izoztean gertatzen da.
URTZE-TENPERATURA
Substantzia puru bakoitza tenperatura jakin batean aldatzen da beti solido-egoeratik likido-egoerara. Tenperatura horri substantzia horren urtze-tenperatura deritzo.
Urtze-tenperatura materiaren propietate bereizgarria da.Uraren urtze-tenperatura 0º C- koa da, urrearena 1064 ºC- koa eta merkurioarena
–39º C- koa.
IRAKITE-TENPERATURA
Substantzia bat irekitze-tenperaturara iristean irakiten hasten da. Irakite-tenperatura ere materiaren propietate bereizgarria da.
Uraren irakite-tenperatura 100º C- koa da, alkoholarena 78º C- koa eta merkurioarena 657º C- koa.
EGOERA-ALDAKETEN APLIKAZIOAK
Gizon-emakumeok egoera-aldaketez baliatzen ikasi dugu. Adibidez:
* Urtzea eta solidotzea hamaika objektu fabrikatzeko erabiltzen dira. Plastiko eta metalez egindako objektu gehienak, esaterako.
* Itsasoko ura lurruntzeak gatzagetan gatza lortzeko balio du.
Aldaketa kimikoen bidez, substantziak beste era bateko substantzia bihurtzen dira.
Erreakzionatzean atomoak beste modu batean konbinantzen direlako gertatzen dira aldaketa horiek.
Adibidez:
* Zura erretzen bada, errauts bihurtzen da eta kea sortzen da.
* Burdinazko objektu bat izarpean uzten baduzu herdoildu egiten da, hau da ,burdin-oxido bihurtuz joaten da.
MOTAK:
OXIDAZIOA
Substantzia bat oxigenoarekin konbinatzean gertatzen den erreakzio kimikoa da oxidazioa. Sortzen den substantziari oxido esaten zaio.Adibidez, burdina oxidatzean, burdin-oxidoa sortzen da.
ERREKUNTZA
Errekuntza ziztu bizian gertatzen den oxidazio mota berezi bat da, eta bero handia sortzen da prozesuan. Errekuntzek oxigenoa behar dute. Erreakzio horretan, karbono-dioxidoa ere sortzen da.
Erre daitezkeen substantziei erregai esaten zaie.Erregaiak dira, adibidez: zura, ikatza, gasolina, gasolioa...
ERREAKZIO KIMIKOEN GARRANTZIA
BIZIA ETA ERREAKZIO KIMIKOAK
Izaki bizidunen barnean makina bat erreakzio kimiko gertatzen dira. Fotosintesia eta arnasketa zelularra dira garrantzitsuenak.
*Fotosintesia. Landareen hostoetan gertatzen den erreakzio kimikoa da, eta izerdi landugabea izerdi landu bihurtzen da, eguzki-argiaren eta klorofilaren bitartez.
*Arnasketa zelularra. Erreakzio hau animalia-zelulen eta landare-zelulen barnean gertatzen da. Elikagaiak oxigenoarekin konbinatzen dira eta erreakzionatzean , zelulek elikagaien energia bereganatzen dute eta karbono-dioxidoa sortzen da.
INDUSTRIA ETA ERREAKZIO KIMIKOAK
Erreakzio kimikoak industria askotan erabiltzen dira. Erreakzio horien bidez, lehengaiak eraldatu egiten dira eta beste era bateko substantzia bihurtzen dira; esaterako: plastikoak, detergenteak, kosmetikoak, botikak, ongarriak, hariak, pinturak...
Industria kimikoak gure bizitza erraztu egiten du, baina oso kutsatzaileak izan daitekeenez, arreta handiz jokatu behar du ingurumenari kalterik ez egiteko.