Erdi Aroan, zenbait herri Iberiar penintsulan ezarri eta gure autonomia erkidegoa konkistatzen saiatu ziren. Bisigodoak izan ziren lehenengoak. V.mendearen hasieran, herri hori Iberiar penintsulan sartu zen, baina ez zuten lortu lurraldea menderatzea. VI. mendean, guda laburrak izan ziren euskaldunen eta bisigodoen artean.Azkenean, bisigodoek Araba gehiena kontrolatzea lortu zuten. Victoriaco hiria sortu zuten, gaurko Gasteiz.