Pasaden asteazkenean, azaroak 18an, 3. mailako ikasleak Barakaldora joan ginen "Bide Hezkuntza" programarekin.
Han bizikletaz eta patinetez ibili ginen eta bideojokuen bidez seinaleak errespetatzen ikasi genuen. Zoragarri izan zen!
Naturaren 2.gaian zentzumenak landu ditugu.
Ikusmenaren inguruan, kaleidoskopio bat egin genuen eta memory jolasean aritu ginen. Itsuen lekuan ere jarri ginen eta ikusmena zein garrantzitsua den ikusi ahal izan genuen.
Ukimenarekin esperimentatu genuen: kutxa misteriotsu batean edozer gauza aurki genezakeen, horiek urduriak! Arriskutsua izango ote da?
Usaimenaren esperimentua oso dibertigarria izan zen, usain guztiak asmatu genituen!
Dastamena ere frogatu genuen: lau zapore desberdintzen saiatu ginen: gazia, gozoa, mikatza eta garratza.
Gauza asko ikasi ditugu zentzumenei buruz.
Gizarte zientzetan tradizioak eta jaiak lantzen ari garenez, objektu tipikoak eta argazki batzuk aztertzen egon gara.
Oso ondo pasatu dugu eta asko ikasi dugu!