HH 5

orla ona.pdf
sukaldariak gara.mp4




GELAN TXOKO BERRIA DAUKAGU!!!




“Koloretako munstroa” ipuinetik abiatuta, haserre (gorri) geundenean lasai (berde) egotera pasatzeko espazio baten beharra sentitzen genuen eta txoko berria sortzera animatu ginen….

Lehenik eta behin txokoaren izenerako proposamenak eta txokoan egotea gustatuko litzaigukeen materialaren zerrenda egin genuen.

Ondoren haur bakoitzak gehien gustatzen zitzaion izenagatik bozkatu zuen.

Txoko berrirako lasaitasunaren botila denon artean egin genuen eta asko disfrutatu genuen hau sortzen!

Eta azkenik gure txoko berria sortu genuen! Super pozik gaude oso polita geratu zaigulako, Zer iruditzen zaizue?