Arazo-egoera

Urtero bezala, laster izango da Aste Kulturala ikastetxean. Aste horretan, erakusketak eta ekitaldi asko antolatzen dituzue eta ikasturte honetan, gainera, ikastetxeko ateak ireki eta herriko jendea eta familiakoak bertaratuko dira. Hori erantzukizuna!

Ekitaldien jarraipena egiteko, DBH4ko ikasleek beren blogean argitaratuko dituzte aste kulturalaren inguruko informazioa, bideoak, argazkiak... e.a.

Ikasturte honetan, zuen ikastaldeari euskal ahozko literatura gaia lantzea tokatu zaio eta euskal baladen txokoa atondu behar duzue! Hori arazoa! Zer erakutsiko duzue? Zer kontatuko duzue eta nola? Kantatu egingo duzue? Eta ukitu modernoagoa ematen badiozue erakutsi behar duzuen horri?

Beraz, hasi elkarrekin pentsatzen eta egitekoak zehazten.