7. jarduera

Gure balada aukeratzen

Jarduera honetan hauxe erabakiko duzue: zer balada azaldu eta moldatuko duzuen erakusketarako.

Horretarako, beste balada batzuk entzungo dituzue. Baladak ez errepikatzea komeni da; beraz, adostu talde bakoitzak zein aztertuko duen, betiere zuen gustukoa aukeratuta.

Prozedura:

  • Berreskuratu unitatearen hasieran egindako planifikazioa.
  • Erakusketan azaldu/erakutsiko dituzuen baladak adina talde egin.
  • Aukeratu balada bat taldekideen artean.

Zein duzue gustuko? Aukeratu bat eta, aurreko jardueretan egin duzuen bezala, eman hari buruzko informazioa eta azaldu zuen hitzekin zer kontatzen duen eta nola. Kontuan hartu balada hori izango dela erakusketan azalduko duzuena. Txantiloi hau erabili.

Baladaren deskripzio eta azalpenaren lehenengo zirriborroa idatzita, pasatu testua beste talde bati, zuzendu eta iradokizunak egin ditzan.

7. balada azaltzen..docx