Idazketa sortu aurretik, ahoz transmititzen ziren narrazioak, kantuak, olerkiak, gertakariak….Garai batean, ahoz aho entzundakoa ikasi egiten zen, sarritan, kantuak lagunduta eta horrela gordetzen ziren ipuin, bertso eta kantak.
Atal honetan, aurre-ezagutzak azaleratuko ditugu. Zer dakizue ahozko euskal literaturari buruz? Eta badakizue zer diren baladak? Goazen urratsez urrats.
Elkartu zaitezte binaka eta esan adibide hauetatik zein den ahoz transmititutakoa eta zein idatziz. Zergatik? Txantiloia deskargatzeko, egin klik hemen.
Jarduera hau 2.2. jarduera bukatutakoan zuzenduko duzue.
Orain, 2.2. jarduera egingo duzue: ahozko eta idatzizko literaturaren arteko aldeak zehaztuko dituzue taldeka.
Prozedura:
Talde handian bateratu 2.1. jardueran eman dituzuen erantzunak. Zein dagokio ahozko literaturari eta zein idatzizkoari? Zeri erreparatu diozue?