·· Ziurtagiriak ··

Titulu eta Ziurtagiriak beharrezkoak dira ikasketa desberdinak egiteko, oposaketetan aurkezteko edo bekak eta dirulaguntzak eskatu ahal izateko. Atal honetan B1, B2, Historial Akademikoa eta Matrikula Ziurtagiriak eskatu ahal izango dituzu.

·· B1 Euskara salbuespena ··

2008ko apirilaren 16az geroztik DBH graduatua ikasketen curriculum osoaren %50 baino gehiago euskaraz bukatu dutenek ez dituzte aurkeztu beharko Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B1 mailaren baliokide diren euskarako hizkuntza-tituluak eta ziurtagiriak.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-tituluari dagokionez, ezinbestekoa izango da, halaber, euskal hizkuntza eta literatura irakasgaia gaindituta izatea etapa horretako lau mailetan.


 ··B2 Euskara salbuespena ··

2008ko apirilaren 16az geroztik Batxilergo edo goi-mailako teknikari titulazioak ikasketen curriculum osoaren % 50 baino gehiago euskaraz egin dutenek ez dute aurkeztu behar Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B2 mailaren baliokide diren euskarako hizkuntza-tituluak eta ziurtagiriak.

·· Historial Akademikoa ··

Dokumentu ofiziala da non agertzen diren ikasleak egindako irakasgaiak ikasturte bakoitzeko eta lortutako emaitzak. Ikastetxeko zuzendariak eta idazkariak sinatutako dokumentua. Ikasleari ziklo bakoitza bukatzean ematen zaio (DBH4 eta Batxilergoko 2).

Galtzea edo lapurtzea gertatuz gero, horren kopia eska daiteke ikastetxeko idazkaritzan edo web honetan dagoen formularioaren bidez.


·· Matrikula ziurtagiria ··

Indarreko ikasturtean matrikulatuta dauden ikasleek , egoera hori ofiziala den edo ez den organismo baten aurrean baldin eta aurkeztu behar badute, matrikulazioaren ziurtagiria eska dezakete ikastetxeko web atarian dagoen estekatutako formularioaren bidez edo zuzenean ikastetxeko bulegoan. .