··DBH aurrematrikulak··

2024-2025 ikasturterako

 ··OTSAILAREN 7tik 23ra·· 

ONLINE (ikasgunea) edo IKASTETXEKO IDAZKARITZAN

----------------------------------

IDAZKARITZA ORDUTEGIA: 08:30-15:30

Ostirala + Aste Zuria (otsailak 12-16): 8:30-14:00

··FAQs - Onarpen prozesuari buruz maiz egiten diren galderak··

Informazio hau orientatiboa da. Gogoratu Hezkuntzako webgunean informazio gehiago duzula

1.Non egin dezaket DBHrako aurrematrikula?

Aurrematrikula bi modutan egin dezakezu:


1)Aukeratutako lehenengo ikastetxeko idazkaritzan. Idazkaritza ordutegian, 2024ko otsailaren 7tik 23ra

2)Baita egin dezakezu online eskaera IKASGUNEAn. Otsailaren 7tik 23ra (hasta 23:59).  >>KLIKATU HEMEN<< 

*Eskabidea egiteko laguntza behar baduzu: ikasgunea@hezkuntza.net *

inskripzioa on-line

2.Aurrematrikula egin behar dute ikasle guztiek?

EZ, ez da beharrezko ikasle guztiek aurrematrikula egitea. Egoera desberdinak aurkitu ditzakegu.


A) EZ dute aurrematrikula egin behar, ARTAZA-ROMO ikastetxe hauen "Helburuko Ikastetxea" direlako:

·CEIP GOBELA IKASTOLA HLHI 

·CEIP ROMO HLHI

·CEIP ARTATZA PINUETA HLHI 

·CEIP LAMIAKO HLHI 


**ADI: hizkuntz eredua aldatu nahi baduzu (adibidez B eredutik D eredura), eskaera BAI egin behar duzu**


B) Aurrematrikula BAI egin behar dute:

-EAEn bizi eta hizkuntz eredua edo ikastetxez aldatu nahi duen ikaslea

-Ikasten jarraitu nahi eta euren ikastetxean jarraikortasunik ez duten ikasleek

-Espainiar lurraldean eta EAEtik kanpo bizi direnak eta irailean bizilekuz aldatuko dutenak

3.Eskaera egin dezaket kurtso errepikatzeko, dibertsifikazioa egiteko edo hezkuntza bereziaren gelan onartzeko? 

EZ, ezin da holakorik egin.


· Ikastetxe desberdin batean ezin da aurrematrikula egin kurtsoa errepikatzeko; ekainerarte ezin da ziurtatu eta ikasleak errepikatuko duenik.


· Dibertsifikazio kurrikularra ezin da eskatu aurrematrikulan. Egin behar da DBH 3. edo 4. mailarako.


· Berritzegunerekin Gela Egonkor batean onarpena adostu duten familiek,  ez dute euren seme/alabarentzako eskaera berririk egin behar

4.Zer nolako dokumentazioa prestatu behar dut?

a)DERRIGORREZKO dokumentuak:

*Familia liburua

*Aurrematrikula osatzen duen tutorearen NANa (DIE ta TIE)

*Udaletxeak luzatutako Familia Errolda (gehienez 3 hilabeteko aintzinatasuna)

* Familia banandua edo dibortziatua izatekotan, berezko protokoloa bete izanaren agiria

b)Baremaziorako ekar beharreko dokumentuak

-Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen lantegiaren ziurtagiria, 

-Ikaslearen anai-arrebaren batek eskatutako Ikastetxean ikasten duela ziurtatzen duen agiria

-Errentaren aitorpena EAEn: Foru Aldundietako ogasun departamentuetan datuak egiaztatzeko baimen-formularioa 

 sinatuta

-EAEtik kanpo aurkeztua bada, 2022ko Errenta aitorpenaren kopia


c)Baremaziorako irizpide osagarriak

-Ikaslearen aitak, amak edo lege-tutoreak eskatutako ikastetxean edo atxikitako ikastetxeren batean lan egiten duela ziurtatzen duen agiria

-Kide ugariko familia izatearen ziurtagiria (EAEtik kanpo bizi direnak bakarrik)

-Erditze anizkoitzaren jaiotza egiaztatzen duen dokumentazioa

-Guraso bakarreko familia kidea izatearen ziurtagiria

-Eskola Kontseiluak erabakitako irizpideak bete izanaren ziurtagiria/k


d)Beste irizpideak

-Ikaslearen elbarritasunaren ziurtagiria

-Ikaslearen aita, ama, lege-tutorea edo anai-arrebaren elbarritasunaren ziurtagiria

-Nahitaezko mugikortasuna, sortutako desgaitasuna edo genero-indarkeriaren edo terrorismoaren ondoriozko bizileku-aldaketa

-Genero-indarkeriaren biktima izatearen ziurtagiria

-Terrorismoaren biktima izatearen ziurtagiria

5.Zeintzu dira baremazioaren irizpideak?

a) Ikastetxearekiko hezkuntza-erlazioa: anai-arrebaren batek ikastetxeko ikaslea izatea

b) Bizilekuaren edo lantokiaren hurbiltasuna

(7 puntu) Eragin eremuan gertuen dagoen ikastetxea

(5 puntu) Eragin eremuko beste ikastetxe bat edo hurbilen dagoen ikastetxea eremu mugakidean badago

(2 puntu) Eremu mugakidean

(0,5 puntu) EAE hurbiltasun baremazioa

UDALA: Leioa

ERAGIN EREMUA: Leioa, Areeta-Romo

EREMU MUGAKIDEAK: Altzaga-Asua, Astrabudua, Algorta, Andra Mari, Sopela, Uribe Kosta


c) Familiaren urteko errenta: familia unitatearen errenta 14.000€ baino gutxiagokoa bada

d) Ikastetxearekiko familia-erlazioa: ikastetxean lan egiten duen familiarra izatea

e) Familia ugariko kide izatea, guraso bakarreko familia izatea, erditze anizkoitza

f) Eskola Kontseiluak zehaztutako irizpideak: 

· Ikastetxean anai-arrebak izan dituzten eskatzaileek, edo,

· Artaza-Romo BHIko ikasle izan eta aldi baterako izateari utzi dioten eskatzaileek

g)Beste erizpideak: desgaitasuna (ikaslea edo familian), nahitaezko bizileku-aldaketa, genero-indarkeriaren biktima, terrorismoaren biktima

6.Zeintzuk dira epe edo data garrantzitsuak?


7.Non irakurri dezaket informazio gehiago?

Hezkuntzako webgunean informazio gehiago lortu dezakezu, esteka honetan: 

https://www.euskadi.eus/onarpena-haur-lehen-eta-derrigorrezko-bigarren-hezkuntza/web01-a2hikast/eu/

Edo bestela, Hezkuntzarekin jarri zaitezke kontaktuan:

Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza

Gran Vía, 85 - 48011 Bilbao

Tel.: 94.403.10.69 / 94.403.10.96

Fax: 94.403.11.63

e-mail: arretahzbizkaia@euskadi.eus 


··Informazio hau orientatiboa da. Gogoratu Hezkuntzako webgunean informazio gehiago duzula··