··BATXILER AURREMATRIKULA··

2024-2025 Kurtsoa

 ·· APIRILAK 8tik 19ra ·· 

ONLINE (IKASGUNEA) edo IKASTETXEKO IDAZKARITZAN

----------------------------------

IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA

Astelehena - Osteguna 08:30-15:30

Ostirala 8:30-14:00

··FAQs - Onarpen prozesuari buruz maiz egiten diren galderak··

Informazio hau orientatiboa da. Gogoratu Hezkuntzako webgunean informazio gehiago duzula

1.Non egin dezaket Batxilergorako aurrematrikula?

Aurrematrikula bi modutan egin dezakezu:


1)Aukeratutako lehenengo ikastetxeko idazkaritzan. Idazkaritza ordutegian, 2024ko apirilaren 8tik 19ra

2)Baita egin dezakezu online eskaera IKASGUNEAn. Apirilak 8tik 19ra (23:59ak arte).  >>KLIKATU HEMEN<< 

*Eskabidea egiteko laguntza behar baduzu: ikasgunea@hezkuntza.net *

inscripción on-line

2.Aurrematrikula egin behar dute ikasle guztiek?

EZ, ez da beharrezko ikasle guztiek aurrematrikula egitea. Egoera desberdinak aurkitu ditzakegu.



A) EZ dute aurrematrikula egin behar ARTAZA-ROMO ikastetxean DBH ikasi dutenek (Batxiler Artistikoa izan ezik)


B) Aurrematrikula BAI egin behar dute:

-EAEn bizi eta hizkuntz eredua edo ikastetxez aldatu nahi duen ikaslea

-Batxiler Artistikoa ikasi nahi dutenek (nahiz eta eskaera DBH ikasi duten ikastetxe berdinean egin)

-Lehen aldiz EAEko ikastetxe batean matrikulatu nahi diren ikasleak


**ADI: hizkuntz eredua aldatu nahi baduzu (adibidez A eredutik D eredura), eskaera BAI egin behar duzu**

3.Zein da ikastetxearen Heziketa Eskaintza?

Batxiler eskaera osoa aukeran daukazu ARTAZA-ROMO ikastetxean:

·· Arte plastikoak eta irudi diseinua (A eta D ereduetan)

·· Musika eta Arte Eszenikoak (D ereduan soilik)

·· Zientzia eta Teknologia (A eta D ereduetan)

·· Giza Zientziak eta Gizarte Zientziak (A eta D ereduetan)


··DESKARGATU HEMEN BATXILERREKO HAUTAZKOEN GALDETEGIA·· 


**Etxean bete dezakezu eta Idazkaritzara ekarri edo emailez bidali admon@artazaromo.com helbidera

4.Eskaera egin dezaket kurtso errepikatzeko?

BAI, bai egin dezakezu.


Batxilergoko 1go kurtsoa egiten ari diren ikasleak, eskaera egin dezakete Batxiler 1. edo 2. mailan hautatuak izateko.

5.Zer nolako dokumentazioa prestatu behar dut?

a)DERRIGORREZKO dokumentuak:

*Familia liburua

*Aurrematrikula osatzen duen tutorearen NANa (DIE ta TIE)

* Familia banandua edo dibortziatua izatekotan, berezko protokoloa bete izanaren agiria

* Musika, Dantza ikasketa 

*Hezkuntza Premia Berezietako galde-sorta (bakarrik premia berezietako ikaslea izanez gero)

* Errendimendu handiko kirol-programa edo musika- edo dantza-ikasketa ziurtagiria (bakarrik EAEn egiten EZ badu)


b)Baremaziorako ekar beharreko dokumentuak

- Udaletxeak luzatutako Familia Errolda (gehienez 3 hilabeteko aintzinatasuna)

- Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen lantegiaren ziurtagiria, 

- Ikaslearen anai-arrebaren batek eskatutako Ikastetxean ikasten duela ziurtatzen duen agiria

- Errentaren aitorpena EAEn: Foru Aldundietako ogasun departamentuetan datuak egiaztatzeko baimen-formularioa 

 sinatuta

-EAEtik kanpo aurkeztua bada, 2022ko Errenta aitorpenaren kopia


c)Baremaziorako irizpide osagarriak

- Ikaslearen aitak, amak edo lege-tutoreak eskatutako ikastetxean edo atxikitako ikastetxeren batean lan egiten duela ziurtatzen duen agiria

- Kide ugariko familia izatearen ziurtagiria (EAEtik kanpo bizi direnak bakarrik)

- Erditze anizkoitzaren jaiotza egiaztatzen duen dokumentazioa

- Guraso bakarreko familia kidea izatearen ziurtagiria

- Eskola Kontseiluak erabakitako irizpideak bete izanaren ziurtagiria/k

- Expediente akademikoa


d)Beste irizpideak

-Ikaslearen elbarritasunaren ziurtagiria

-Ikaslearen aita, ama, lege-tutorea edo anai-arrebaren elbarritasunaren ziurtagiria

-Nahitaezko mugikortasuna, sortutako desgaitasuna edo genero-indarkeriaren edo terrorismoaren ondoriozko bizileku-aldaketa

-Genero-indarkeriaren biktima izatearen ziurtagiria

-Terrorismoaren biktima izatearen ziurtagiria

6.Zeintzu dira baremazioaren irizpideak?

a) Ikastetxearekiko hezkuntza-erlazioa: anai-arrebaren batek ikastetxeko edo atxikitutako ikastetxe bateko ikaslea izatea (6,5 puntos)

b) Bizilekuaren edo lantokiaren hurbiltasuna

(7 puntu) Eragin eremuan gertuen dagoen ikastetxea

(5 puntu) Eragin eremuko beste ikastetxe bat edo hurbilen dagoen ikastetxea eremu mugakidean badago

(2 puntu) Eremu mugakidean

(2 puntu) Ikasle edo tutorearen lantokia eragin eremuan izatea

(1 puntu) Etxebizitza ikastetxea dagoen udalerrian egotea baina eragin eremuetatik kanpo

(0,5 puntu) EAE hurbiltasun baremazioa

UDALA: Leioa

ERAGIN EREMUA: Leioa, Areeta-Romo

EREMU MUGAKIDEAK: Altzaga-Asua, Astrabudua, Algorta, Andra Mari, Sopela, Uribe Kosta


c) Familiaren urteko errenta (gehienez 3 puntu) 

-Familia unitatearen errenta 14.000€ baino gutxiagokoa bada (2 puntu)

-Izango dira 0,25 puntu gehiago adin txikiko seme/alaba bakoitzeko (ikaslea ez dena)


d) Ikastetxearekiko familia-erlazioa: ikastetxean lan egiten duen familiarra izatea (5 puntu)


e) Familia ugariko  orokorra izatea, guraso bakarreko familia izatea, erditze anizkoitza (1 puntu)

-Famili ugari berezia (1,5 puntu)

-Erditze anizkoitzean bizi den seme/alaba bakoitzeko, ikaslea ez dena (0,25 puntu)


f) Eskola Kontseiluak zehaztutako irizpideak (1 puntu) 

· Ikastetxean anai-arrebak izan dituzten eskatzaileek, edo,

· Artaza-Romo BHIko ikasle izan eta aldi baterako izateari utzi dioten eskatzaileek


g) Expediente akademikoa (DBH amaitua duzun azken kurtsokoa)

-Nota Bikain izanik (9) (1 puntu)

-Nota Oso Ondo izanik (7) (0,5 puntu)


h)Beste erizpideak: desgaitasuna ikaslea (2) edo familian (1), nahitaezko bizileku-aldaketa (0,5), genero-indarkeriaren biktima (1), terrorismoaren biktima (1)

7.Zeintzuk dira epe edo data garrantzitsuak?


8.Non irakurri dezaket informazio gehiago?

Hezkuntzako webgunean informazio gehiago lortu dezakezu, esteka honetan: 

https://www.euskadi.eus/onarpena-eta-matrikulazioa-batxilergoa/web01-s2hhome/eu/

Edo bestela, Hezkuntzarekin jarri zaitezke kontaktuan:

Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza

Gran Vía, 85 - 48011 Bilbao

Tel.: 94.403.10.69 / 94.403.10.96

Fax: 94.403.11.63

e-mail: arretahzbizkaia@euskadi.eus 

··Informazio hau orientatiboa da. Gogoratu Hezkuntzako webgunean informazio gehiago duzula··