DBHko ikasleak , zikloko jakintzagaiak gainditzen baditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua lortzeko baimena dauka, titulu hori DBHko ikasketak amaitu ondoren , urte baten buruan Institutuko idazkaritzan jaso ahal du, inolako tasarik ordaindu barik.
Batxilergoko ikasleak, curriculum osoa gaindituz gero, dagokion modalitateko tituluaren eskaera egin behar du; horretarako noten buletinarekin batera eskaera-inprimakia eta horren azalpenak emango zaio.
Batxilergoko titulua eskuratzeak, 2024 ikasturterako, hurrengo tasa ofizial hauek ditu:
OHIKOA 47,33 €
Familia ugaria, kategoria orokorra 23,67€
Familia ugaria, kategoria berezia 0 €
Institutu honetan ikasketak egin dituztenek, baita ikastetxe honetan lotuta dauden ikastetxeetan ikasi dutenek ere, galdu egin duelako, lapurtzea eta ,edo beste arrazoiengatik , tituluaren kopia eska dezakete ikastetxe honen idazkaritzan, dagozkien tasak ordainduta eta hurrengo dokumentu hauek ekarriz:
o Eskariaren inprimakia beteta
o Ikasle ohiaren NAN-aren fotokopia
o Dagozkion tasak ordainketaren kopia
Aurreko eskaerak, 2017 ikasturterako, dituen tasak hauek dira:
OHIKOA 6,82 €
Familia ugaria, kategoria orokorra 3,41 €
Familia ugaria, kategoria berezia 0 €
OHARRA: DBHko Tituluaren kopia eskatzen duenak ez dauka inolako tasarik ordaindu beharrik.