Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:
On-line: 2023ko otsailaren 13tik 24ra bitartean
Aukeratutako lehenengo ikastetxean: idazkaritza ordutegian, 2023ko otsailaren 13tik 24ra
Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2023ko martxoaren 14a
Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2023ko martxoaren 28tik apirilaren 4ra
Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: 2023ko apirilaren 4ra arte
Eskabidean atzera egitea: 2023ko apirilaren 4ra arte
Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2023ko apirilaren 20tik maiatzaren 22ra
Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2023ko apirilaren 27a
Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2023ko maiatzaren 22ra arte
Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2023ko irailaren 15ra arte
Ikastetxe bakoitzaren eskatzaileen eta esleipenen zerrendak ez dira argitaratuko bere iragarki taulan, ikasgunea-n, Hezkuntza Sailak Interneten familientzat duen atarian, baizik.
Zerrenda horietara sartzeko, eskatzaileek aurretik hemen erregistratu beharko dute: https://ikasgunea.euskadi.eus/eu
Ondoren, gainera, ikasgunea-n zeure senideen bilakaera akademikoaren jarraipena egin ahal izango duzu.
Agindua, 2022ko abenduaren 21ekoa, , zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2023-2024 ikasturtean izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onartzeko epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere (EHAA, 2023-01-03)
Huts-zuzenketa (EHAA, 2023-01-31)
1/2018 Dekretua, urtarrilaren 9koa, ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen duena hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), baita oinarrizko lanbide heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere (EHAA, 2018-01-12)
Huts-zuzenketa (EHAA, 2018-10-11)
132/2022 Dekretua , azaroaren 2koa, urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretua aldatzen duena. 1/2018 Dekretuaren bidez, ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen da hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), baita Oinarrizko Lanbide Heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere (EHAA, 2022-11-14)
On-line (2023ko otsailaren 13tik 24ra, 24:00ak arte )
- Mozilla Firefox eta Google Chrome dira gomendatutako nabigatzaileak
- Eskabidea egiteko laguntza behar baduzu, jo ezazu ikasgunea@hezkuntza.net helbidera
* Eskuliburua
Aukeratutako lehenengo ikastetxean (idazkaritza ordutegian, 2023ko otsailaren 13tik 24ra )
Familien Gunea "ikasgunea" Hezkuntza Sailak ikasleen nahiz familien esku ipini duen plataforma bat da. Helburua: familien eta hauen seme-alabak ikasten ari diren ikastetxeen arteko komunikazio zuzen eta arina ahalbidetuko duen kanala sortzea. Tresna erabilgarri honi esker, familiek eskura izango dute, besteak beste, Hezkuntza Sailak duen informazio akademikoa edo ikastetxeen antolaketarekin zerikusia duen beste hainbat gai jakingarri.
Familien Guneak eskaintzen dituen funtzio guztiak erabiltzen hasi ahal izateko, ezinbesteko urratsa da izena ematea. Familientzat erabiltzailearen Gida
Ikastetxe bakoitzaren helbide-gertutasunarengatik baremoaren puntuak
Zerrendak ondoko lekuetan egongo dira eskuragarri:
Familien gunea, "ikasgunea" ( https://ikasgunea.euskadi.eus/eu)
Eskatutako ikastetxe bakoitzean
- Maiz egiten diren galderak
- Inskripzioa ON-LINE