Segidak modu ordenatuan emanda dagoen zenbaki multzo bat da, eta, beraz. zenbaki ezar dakizkiokeena: lehenengoa, bigarrena, hirugarrena ...
Segidako elementuak gaiak dira, eta, izendatzeko, letra bat erabiltzen da segida barruan hartzen duen lekuari dagokion azpindizea erantsita:
a1, a2, a3, a4...
Gai orokorra:
Segida bateko edozein gai adierazteko gauza den gaiari, segida horren gai orokor esaten zaio, eta an ikurraren bidez adierazten da.
an = f(n). n-ri balio arrunt bat emanda, balio horri dagokion gaia lortuko dugu.
Beste segida batzuetan, gai bakoitza aurreko bi gai edo gehiagorekin arteko eragiketa eginez lortzen da. Horiei errepikari esaten diegu.
Adib.:
A) 1, 5, 9, 13, 17... --> an: 4n - 3.
B) Errepikariearen adibide bat : 1,1, 2, 3, 5, 8... --> an: an-1 + an-2 .
SEGIDA "BEREZI" BATZUK: PROGRESIOAK
PROGRESIO GEOMETRIKOAK
Hauetan, gai bat lortzeko aurrekoa arrazoia izenarekin ezagutzen dugun eta aldez aurretik zehaztutako balio aldaezinaz biderkatuko dugu.
Progresio geometriko bateko gai orokorra horrela adierazten da:
an = a1 Ă— rn-1
Progresio geometriko bateko n izeneko gai kontsekutiboen batura hurrengo edozein adierazpenen arabera kalkula dezakegu:
r > 1 denean, progresioa era zehaztugabean haziko da, eta bere gaien batuketaren emaitza infinitu da. Bestalde, r < 1 bada, gai bakoitza aurrekoa baino txikiagoa izango da eta gai kopurua hazi ahala, progresioa hutsera hurbilduz joango da. | r | < 1 denean, batura ondorengoan bihurtuko da:
ARIKETAK
1.ZATIA: 5 ariketa hauek egin behar dituzue
1.1) Klikatu segida hauen gainean, eta ikusiko duzue segidak sortzeko dauden hainbat irizpide:
Asmatu BI segidak, progresioak ez direnak,aurreko adibide modukoak.
1.2) 1, 5, 12, 22, 35,...segidako gaiei zenbaki pentagonalak esaten zaie, bilatu arrazoia. Zenbaki triangularrak ere badaude, bilatu zeintzek diren.
1.3) ariketa: Kalkulatu batura hauek
1.4) Kalkulatu segida honen BATURA, eta esan zein motatako zenbaki lortzen den.
1.5) Bilatu berreturen segideei buruzko informazioa eta zelan egiten den euren BATURA, eta kalkulatu hau: