Atal honetan, Drive-ko kalkulu orri baten bidez, grafikoak sortuz, segiden limitearen kontzeptua landuko dugu.
Segida baten adierazpen grafikoa eta bere limitea:
Hemen ikusten duzuen kalkulu orrian HIRU segiden adierazpen grafikoa eginda daude. Begiratu erabilitako aginduak, hurrengo ariketetan, beste segida batzuekin, zeuk egin beharko duzuelako.
OX ardatzan, segidako gaiak adierazten dira, hau da, gai bakoitzaren kokapena (1. ,2.a, ...13.a, etabar... ), OY ardatzan, gaien balioak.
2.1.-ARIKETA : 1.segida
segida honen balioen zutabea eta grafikoa begiratuz, erantzun galdera hauei:
A) Segidako gaien balioak ikusita, zein zenbakira hurbiltzen dira?
B) Gauza bera ikusten da grafikoan? Zein motatako grafikoa da, gorakorra ala beherakorra?
SEGIDA BATEN LIMITEAREN KONTZEPTURA HURBILDUZ...:
Zenbat eta gai gehiago kalkulatu, hau da, n-ren balioa gero eta handiago izanik ( n ----> infinitora), segidako balioak zenbaki zehatz batera hurbiltzen dira, zenbaki hori segidaren LIMITEA da. Kalkulatzeko, oso gai aurreratuekin, zein den segidak duen jokabidea aztertu behar da.
C) Matematikako hizkeran, horrela idazten da.
Idatzi zure dokumentuan TAULAn ikusten den limite honen EMAITZA
D) Segidaren gai orokorra ikusita ere, kasu batzuetan, limitearen balioa jakin daiteke. Kasu honetan, zein erlazio dago limitearen eta gai orokorrearen artean ?
----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
2.2.-ARIKETA : 2.segida
Berdin egin segida honekin, kalkulatu bere limitea, taulako balioak eta grafikoa ikusiz:
A) Segidako gaien balioak ikusita, zein zenbakitara hurbiltzen dira?
B) Gauza bera ikusten da grafikoa? Zein motatako grafikoa da, gorakorra ala beherakorra?
C) Segidaren gai orokorra ikusita ere, kasu batzuetan, limitearen balioa jakin daiteke. Zein erlazio dago limitearen eta gai orokorrean, kasu honetan ? (idatzi zure dokumentuan TAULAn ikusten den limite honen EMAITZA):
----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
2.3 ARIKETA : 3.segida
Begiratu, taulan, 3.segidaren balioak eta atera ondoria. Zein izango da, kasu honetan, segidaren limitea? (idatzi zure dokumentuan TAULAn ikusten den limite honen EMAITZA):
----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
2.4 ARIKETA :
Zuen taldeko Drive-ko kalkulu orrian, (CLASSROOM-en aurkituko duzue erabili beharko duzuena), orain zeuek sortu beharko dituzue hurrengo segiden balioen taula, eta bakoitzaren adierazpen grafikoa. Gero, "kalkulatu" segiden limiteak eta eman balioak zuen taldeko dokumentuan bertan.
----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
2.5 ARIKETA: 4.segida
Begiratu taulan segida honen baioekin gertatzen dena.
A) Segidako gaien balioak ikusita, zein zenbakitara hurbiltzen da?
B) Gauza bera ikusten da grafikoa? Zein motatako grafikoa da, gorakorra ala beherakorra?
C) Zer esan daiteke segida honen limiteaz?
----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
2.6 ARIKETA: SEGIDA KONBERJENTEAK ETA DIBERJENTEAK
A) Definitu segida bi mota hauek, eta jarri, kasu bakoitzean, adibide bat.
B) Esan ARIKETA 4-ko segida bakoitza zein motatakoa den, arrazoia emanez.
OHARRA: Ariketa hauek guztiak zuen taldeko Drive-ko dokumentuan egin behar dituzue, ariketak egiterakoan, hizkuntz matematikoa erabiliz, hau da, goiko menuan "insertar" aukertu eta gero, "Ecuaciones" tresna erabiliz.
Horretaz gain, ariketa batzuk egiteko erabiliko duzuen kalkulu orriaren ESTEKA txertatu beharko duzue, dokumentuan bertan, ariketa guztiak elkartuta egoteko, eta erraz eskuratzeko.