Matematikaren historian, segidak zenbaki arruntak bezain zaharrak dira. Egiptoko eta Mesopotamiako antzinako zibilizazioetan ageri izan ziren. Gaur egun, segida batzuk oso ezagunak dira, beti naturarekin zer ikusirik dutenak.
Aurreko ikasturteotan segidak eta, euren artean, progresioak landu genituen. Orain oso garrantzitsuak diren batzuk ezagutzeko eta hausnartzeko aukera izango duzue.
Eta matematikan gai guztiak lotuta daudela ere egiaztatuko duzue, aritmetika, analisia, geometria,....!!
Helburuak:
1.- Matematikako atalak lotuta daudela egiaztatzea. Aurreko ikasturteotan ikasitako segidak, zenbaki irrazional batzuk, aurtengo logaritmoak eta landuko den limitearen kontzeptua elkartzea.
2.- Gure inguruan hainbat lekutan matematika aurki daitekeela egiaztatzea. Naturan, teknologian, eta egunero bizitzan, egoera asko eta asko azaltzeko hizkuntz matematikoa erabiltzen dela konturaraztea.
3.- IKT-ko tresnak erabiliz, kalkulu orriak eta grafikoak, hain zuzen, hainbat kontzeptu matematiko errazago ulertzea.
4.- Irakasleak apur bat bideratu ostean, zuek zeuek hainbat informazioa lortu eta gero lantzeko ,eta, zeure kabuz ikasteko kapaz zaretela egiaztatzea. Hau da, ikaslearen autoikasketa bermatzea.