Testuaren planifikazioa

Komikia sortzeko inportanteena ideia interesgarri bat izatea da: ZER KONTATU NAHI DUZU?

Edozein narrazio komiki bihur dezakezu: txistea, ipuina, kondaira, biografia, albistea...

Beraz, kontatu nahi duzuna erabaki behar duzu.

Narrazioaren planifikazioa lagungarri izango zaizu.

PLANIFIKAZIO ORRIA

Ondoren komikiaren gidoia egiteak lana erraztuko dizu.

Bineta bakoitza zehaztu beharko duzu. Bertan testua eta ezaugarriak zehaztuko dituzu.

Gidoiaren planifikazioa

    • Binetaren zenbakia.

    • Pertsonaiak.

    • Planoa.

    • Hondoa.

    • Dekoratua.

    • Elkarrizketak.

    • Bunbuilo motak

    • Pertsonaien jarrera eta aldartea: haserre, oihuka, xuxurlatzen...

    • Onomatopeiak.

    • Ikus-metaforak.

Hemen duzu adibide bat:

Gidoia egiteko papera erabili edo, bestela, bineten txantiloia