Ikus-metaforak

Ikus-metaforak egoera bat irudi baten bidez adierazteko baliabideak dira.

Hemen dituzue batzuk:

Pertsonaia maitemindu dela adierazteko bihotzak marrazten dira.

Pertsonaia batek ideia edo inspirazio bat duenean bunbuiloan edo bere buruaren gainean bonbilla bat marrazten da. Honek argia ikusi duela, burua argitu zaiola, adierazten du.

Pertsonaiak zerbait ulertzen ez badu edo zalantzarik badu, bunbuiloan zein buruaren gainean galdera-marka agertzen da, nahasketa adierazteko.

Harridura edo ustekabea adierazteko harridura-marka marrazten da.

Norbait haserre dagoenean, irainak eta hitz itsusiak idatzi beharrean haserrea adierazten duten irudiak egiten dira: sugeak, lehergailuak, burezurrak, tximistak...

Musika entzuten dela adierazteko, notak eta pentagrama ager daitezke.

Norbait lotan dagoenean, bere inguruan edo bunbuiloaren barruan "z" letrak jartzen dira.

Lerrotxoen bidez mugimendua eta indarra adierazten da.

Gehiagorik ezagutzen duzu?