Bokadiloak

Bokadilo mota desberdinak erabili behar dira pertsonaien hizkera, tonu edo sentsazio desberdinak adierazteko.

  • Egoera arrunta bada, pertsonaiak normalki hitz egiten badu, bokadilo biribila zein karratua erabil daiteke.

  • Pertsonaiak oihuka hitz egiten badu, izar antzeko bokadiloa erabiltzen da.

  • Norbait pentsatzen arituz gero, hodei antzeko bokadiloa egokia da (eta gezia bolatxoz osatuta dago).

  • Nekea, izerdia edo negarra adierazteko, ur putzu antzeko bokadiloa erabiltzen da.

  • Pertsonaiak xuxurlatzen duenean, bokadiloaren marra etena da.

Egoera arrunta, bi pertsonaiek gauza bera esaten dute.

Egoera arrunta

Egoera arrunta

Oihuka

Nekatuta edo negarrez

Pentsatzen

Xuxurlatuz