LAN DINAMIKA
Arlo honetan, proiektuetan oinarritutako metodologia (PBL, Project-based learning) erabiltzen dugu. Metodologia aktiboa da, non ikasleei erronka bat planteatzen zaien eta horri erantzuteko ikertu, planifikatu, ereduak eraiki, lortutako emaitzak ebaluatu, taldean lan egin eta kideekin eztabaidatu behar duten. Horregatik erabiltzen dugun lan espazioa Manteon dauden tailerrak dira, bertan baitaude modu honetan lan egiteko beharrezkoak diren baliabide guztiak. Jarraian, lan dinamika erakusten duen argazki bilduma ikus dezakezue.