ZER DA TEKNOLOGIA GAIA 4.DBH?
ZER DA TEKNOLOGIA GAIA 4.DBH?
LAN DINAMIKA
Arlo honetan, proiektuetan oinarritutako metodologia (PBL, Project-based learning) erabiltzen dugu. Metodologia aktiboa da, non ikasleei erronka bat planteatzen zaien eta horri erantzuteko ikertu, planifikatu, ereduak eraiki, lortutako emaitzak ebaluatu, taldean lan egin eta kideekin eztabaidatu behar duten. Horregatik erabiltzen dugun lan espazioa Manteoko tailerrak dira, bertan baitaude modu honetan lan egiteko beharrezkoak diren baliabide guztiak.
Ikasgai hau, aukerakoa denez, egoten den ikasle kopurua 3.DBHn izandakoa baino txikiagoa izaten da eta horrek baimentzen du tailerrean lasaiago ibiltzea.
TOKIA: Manteoko tailerrak
ORDUAK: Astean 3h. Ordu kopuru honek aukera ematen digu praktika eta proiektu bidez ikasteko.
ZER LANDUKO DA?
Hona hemen landuko diren gai nagusiak:
3D INPRIMAGAILUAK (sakatu hemen inprimagailuak ikusteko)
ETXEBIZITZETAKO INSTALAZIOAK
KONTROLA eta ROBOTIKA: Hau da berrikuntza nagusia. Robotika pixkat ikasiko dugu eta gero proiektuetan aplikatuko dugu.
PNEUMATIKA eta HIDRAULIKA
PROIEKTUAK: Robotika, mekanika,... lantzeko proiektua egingo da.