Gure egunerokotasunean topatu ditzakegun elkarbizitza gatazka edo arazoen aurrean...
Partekatzen ez ditugun gaietan, nola jokatu, nola eztabaidatu... elkarri errespetua galdu gabe?
Bakartuta sentituz gero.
Norbait bakartuta ikusiz gero.
Erasoren bat pairatuz gero.
Erasoren bat ikusi edo haren berri jakinez gero.
Lagun batek laguntza eskatu eta nora jo ez jakinez gero.
...
... zer egin dezakegu?
Partekatzen ez ditugun gaietan, nola jokatu, nola eztabaidatu... elkarri errespetua galdu gabe?
Bestea entzunez, errespetuz, bere iritzia onartuz eta horrela nahi izanez gero norberaren iritzia ere lasaitasunetik adieraziz.
Bakartuta sentituz gero.
Beste ikasleekin harremantzeko aukera ematen didaten jarduera edo egoeretan parte hartzen saiatu, besteekiko jarrera irekia azaldu, besteekiko interesa agertu, gerturatu... eta ezin badut, laguntza eskatu (ikasle edo irakasleei).
Norbait bakartuta ikusiz gero.
Begiradarekin onartu.
Zaindu, gerturatu, momentu edo une bat eskaini, ideiak edo jolasak partekatzeko.
Erasoren bat pairatuz gero.
Laguntza eskatu.
Erasoren bat ikusi edo haren berri jakinez gero.
Laguntza eskatu
Lagun batek laguntza eskatu eta nora jo ez jakinez gero.
Heldu batengana jo (irakasle, guraso...)
...
... eta arazoa handien aurrean..., zer egin dezakegu?
Jazarpen edo eraso jarraien aurrean, zuretzat edo beste norbaitentzat laguntza eskatu nahi baduzu (etengabe erasotua, bullying...): kiva@zubimusuikastola.eus
ZeukEsan-en telefonoa: 116 111 markatu, doakoa da (ez duzu ezer ordaindu behar) eta guztiz anonimoa.
ZeukEsan Web-orria: blogak, gizarte-sareak, bideo kanala eta kontsulta-postontzi anonimoa ditu, telefonoz deitu ordez idatzi eta zer gertatzen zaizun kontatu nahi baldin baduzu ere.