MAIATZAK 17
Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna maiatzaren 17ro ospatzen da nazioarteko hainbat herrialdetan. Egun honen helburua pertsona LGBTek jasaten dituzten eskubide urraketak salatzea eta LGBT eskubideen aldeko lanarekiko interesa munduan zehar piztea da.
Sortzaileek data hori hautatu zuten 1990ean, egun berean, Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea despatologizatzea eta Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenetik ateratzea erabaki zuelako.
Iturria: wikipedia
LGTBIQ+ Fobia izendapenaren inguruko gogoeta interesgarria egiten dute zenbait aktibistek, fobia hitzaren ordez gorroto hitza erabiltzearen alde egiten dute, ez baikara beldurrarekin lotutako nahasmendu edo gaixotasun bati buruz ari (fobia), gorroto jarrera edo jokabideei buruz baizik.