Zarautz Kirol Elkartea 1944.urtean sortu zen. Jaiotzetik izaera anitzeko kluba da eta urtez urte hazten joan da. Gaur egun 13 atal ezberdinek osatzen dugu ZKE:
Areto futbola, Atletismoa, Boleibola, Errugbia, Eskubaloia, Eskupilota, Futbola, Halterofilia, Herri Kirolak, Irristaketa, Saskibaloia, Squash eta Xakea.
Gipuzkoako kirol fitxa gehien dituen kluba gara!
ZKE Futbola
Klubaren fundatzaileak gara.
Azken hamarkadan ZKE Futbola asko hazi da. Gaur egun, benjaminetatik hasi eta senior mailararte 45 talde ditugu, hau da, 700 jokalari baino gehiago. Gipuzkoan fitxa gehien dituen Kluba gara.
Gainera, haur eta helduen Playeruak ere antolatzen ditugu. Zarautzen eragile garrantzitsua gara. Futbola aitzaki eta balio hezigarrien bitartez, txikitan jolastetik, handitan jokatzera heltzen gara. Nola? Saiatuz, ikasiz eta gozatuz. Hori ez al da, bada, irabaztea?
Aupa #Zarautz! #123Zarautz! #Hortzaka!
Zer gara? Zer nahi dugu? Nora goaz?
Jarraian gure MISIOA-BISIOA-BALOREAK zeintzuk diren azalduko dugu.
Jakitun gara oraindik ez dugula %100ean betetzen, baina garbi duguna da gure iparra hauxe dela:
MISIOA
"Izan zirelako gara, eta garelako izango dira"
Gure ingurua hobetu nahi dugu, gizarte barneratzaile, bateratu, parte hartzaile eta osasuntsu bat landuz.
BISIOA
"Jolastetik, jokatzera"
Zarauzko neska-mutilak futbolaren bidez gure baloreetan hezi nahi ditugu.
BALOREAK
"Jokalaria baino lehen, pertsona"
Baloreak lantzen dituen kirol hezigarri batean sinesten dugu:
ERRESPETUA.Denak ez du balio, ez egin besteei zuri egitea nahi ez duzuna.
ESFORTZUA eta LANA.Esfortzurik gabe ez dago saririk, ez kirolean ezta eguneroko bizitzan ere.
BERDINZALEA . Neska, mutil, emakume eta gizon, goazen denok batera.
HOBETZEKO GRINA. Pertsona eta jolakari hobeak izatea da gure eguneroko lehia.
INTEGRATZAILEA. Zarauztik mundura, futbola gure lotura.
TALDE LANA. Ni zurekin, zu nirekin, indartsuagoak gara elkarrekin.
EUSKALDUNA. Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik.