ZKE Futbol Eskola Zarautz Kirol Elkarteko futbol atalak antolaturiko kirol hastapen ekintza da eta, bertan, ikastetxeetako Eskola Kirolarekin bateragarriak diren entrenamenduak antolatzen dira. Entrenamendu hauek zarauzko ASTI kirolgunean egiten dira astean behin eta ordubeteko saioak izaten dira.
Horrez gain, urtean zehar Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Futbol Federazioak elkarlanean 10-14 jardunaldi antolatzen dituzte non herri ezberdinetako Klubetako Futbol Eskolek elkarren aurka jolasten duten, Jardunaldi hauek guztiak lagunartekoak dira eta ez dago ez emaitzarik ezta sailkapenik ere.
Ekintza honek irailetik maiatzera arte irauten du.
EZ da espezializazio goiztiarra.
EZ da Eskola Kirolaren etsai.
EZ da elitista.
EZ da emaitzetan eta errendimenduan zentratzen.
EZ da denbora-pasa bat edo haurren aparkaleku bat.
EZ da erdalduna.
Kirola egitea eta futbolaren oinarri-oinarrizko printzipioak ezagutzen hastea.
Ikastea eta hobetzea, ez bakarrik futbol arloari dagokionez, baita pertsona bezala ere.
Jende berria ezagutzea eta lagun berriak egitea.
Gozatzea eta ondo pasatzea.
LH3 mutilak (1.urteko Benjaminak): astelehenak 17:45-18:45.
LH4 mutilak (2.urteko Benjaminak): astelehenak 18:45-19:45.
LH5 mutilak (1.urteko Alebinak): ostiralak 18:45-19:45.
LH3-4-5 NESKAK: ostiralak 17:45-18:45.
230€. Kanpoan jolasten diren partida guztietan autobus zerbitzua barne. Kobroa 2 zatitan egin daiteke (idazkaritzarekin jarri harremanetan).
*Garrantzitsua: arrazoi ekonomikoengatik ez da inor futbolean jolastu gabe geratuko. Mesedez, jarri gurekin harremanetan.
Helmuga Kirolak dendara joan NEURRIAK probatzera.
Pasar por la tienda a probar las TALLAS.
Eskaera egin (on-line): ESTEKA
Hacer el pedido (on-line): LINK
*ARAZOEN AURREAN:
En caso de incidencia:
945 03 16 18
Arropa iristean (abisatuko zaizue) Helmuga Kirolak dendara joan jasotzera.
Al llegar la ropa (se os avisará) ir a recogerla a la tienda Helmuga Kirolak.
LH3 - 2018 (1.urteko Benjaminak): SARTU TALDEAN
LH4 - 2017 (2.urteko Benjaminak): SARTU TALDEAN.
LH5 - 2016 (1.urteko Alebinak): SARTU TALDEAN.
LH3-LH5 2018-2016 (Benjaminak eta Alebinak): SARTU TALDEAN.