“Txintxarrien barruan proiektua: Saraube mahaiko eta inguruetako ondare kultural eta naturala”
Amurrioko institutu publikoari izena ematen dion Zaraobe terminoak Saraube Mahaia toponimoan du jatorria, Olabezar herrian, Erdi Arotik Aiaraldeko ordezkari sozial eta politikoen biltoki eta erabakigunean. Bere hesi almenadunak, Aiaratarren armarridun ateak, oroitarrizko hilarri batek, mahaiak eta ahaldunek deliberatzen zituzten harrizko bi eserlekuk gure iraganeko garai batera eramaten gaituzte. Zaraobe institutuko ikasleentzat berreskuratu nahi dugu hori, bertan kongregatu eta eztabaidatu egiten baitzuten, irakaskuntzan oinarrizkoa dena.
2022-23 ikasturte honetan, Zaraobe BHIk Sararaubeko mahaian eta inguruetan oinarritutako proiektu berria gauzatu du. Horren barnean, hainbat proiektu txiki egin dira, irakasgai ezberdinetan garatutakoak.
DBH1 mailari dagokionez, Biologia eta Geologia irakasgaian, inguruko ekosistema nagusiak ezagutzeko ibilbidea egin dute ikasleek. Amurriotik Mendeikara, Etxegoien auzotik igarota. Hainbat espezie autoktono identifikatu ahal izan dituzte, eta inguruko espezie autoktonoen landaketen inguruan hausnartu. Gorputz Hezkuntzan dantzak prestatu dituzte eta kurtso bukaerako ekitaldian parte-hartu dute.
Musika irakasgaian, DBH.1. mailako eta 2.mailako ikasleek hainbat abesti landu dituzte: Txintxarrien barruan, Maixa eta Ixiarren iluntzean, axuri beltza… Ondoren, Got Talent leihaketa burutu da. Horretarako, ikasleak abesti horiek jotzen grabatu eta epaileek irabazleak aukeratu dituzte.
Horrez gain, DBH2.mailan, Euskara eta Matematika proiektuetan, ikasleek jarraibide testuak sortzen ikasi dute (Euskara eta literatuta) eta baita neurketak egiten ere (Matematika), tresna ezberdinak erabiliz. Horretarako, ikasleak Zaraobe BHI-tik Saraube Mahaira heltzeko ibilbidea egin zuten. Bertara nola heldu azaldu, denbora apuntatu eta argazkiak atera zituzten. Jasotako informazioa Genially bidez egindako aurkezpen batean antolatu dute. Aurretik azaldu bezala, Saraubeko mahaian zeuden bitartean, hainbat neurketa burutu zituzten (harresiaren perimetroa, diagonala... ). Datu guzti horiek klasean aztertu eta Genially-an ondorioak txertatu dituzte, eta baita harresi eta mahaiaren 3D planoak sortu ere, Sketchup programarekin
Asmakuntza irakasgaian, Saraube Mahaiko labirinto hidraulikoak egin dituzte. 10 ml-ko xiringak erabilita, likidoaren presioa aldatzen da, labirintoaren oinarria mugitu eta pilota dagokion tokira heltzea eragiten dute.
DBH4.mailako Ekintzailetza eta Teknologiako ikasleak eta 1.batxilergoko Teknologiako ikasleak Arespalditzan dagoen Soloitzako gaztandegia bisitatzera joan ziren. Bertan ikusi eta ikasitakoan oinarrituz, Ekintzailetzako ikasleek enpresa berri bat sortzeko proiektua eraman zuten aurrera. Hainbat hizkuntzetara itzuli ziren haiek sortutako triptikoak.
Biologia eta Geologian, DBH4n, Babio eta Burubio mendiak jasotzen dituen erliebearen maketa egin dute, inguruko sestrakurben mapan oinarrituz.