Oso maiz entzuten dugu "Ez zait irakurtzea gustatzen" baina askotan kontua da oraindik ez dakigula zer gustatzen zaigun edo ez diogula nahikoa denbora eskaini.
Hori dela eta, irakurketa planaren helburua da liburuek eskaintzen diguten mundu zabala erakustea, irakurketaz gozatzen hastea eta, noski, irakurketaren onurez ohartzea; baina, batez ere, ikasleen irakurtzeko gogoa piztea.
Asmo hori buruan, ikastxeak jarrian ikus dezakezuen Irakurketa plana diseinatu du.
Irakurtzeko Bidaia ekintzak astebetez ordu erdiz egunean gelan irakurtzean datza. Proiektu honen asmoa da gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzea, horregatik antolatzen dugu irakurketa librea, bakoitzak gustuko duena irakur dezan. Aukera paregabea da ikasle bakoitzak bere gustuetan oinarrituz, irakurketaren mundu zoragarrian murgiltzeko; horregatik, aldizkariak, komikiak, eleberriak... ekarri behar dituzte etxetik. Hala ere, askatasun horren barruan baldintza txiki bat dago: irakurgaiaren formatoa ezin da digitala izan.
Zer iruditzen zaizue ekintza? Apalategi berriak jarri ditugu Lufe-ri esker eta luburu berriak ditugu #reutilizagune-ri esker
--
Irakurtzeko bidaia (El Viaje por la Lectura) consiste en leer en clase durante media hora al día durante una semana. La intención de este proyecto es fomentar el gusto por la lectura entre el alumnado, por eso organizamos la lectura libre, para que cada persona lea lo que le guste. Es una oportunidad única para que se sumerjan en el maravilloso mundo de la lectura basándose en sus gustos y por eso deben traer desde casa revistas, cómics, novelas... Sin embargo, dentro de esa libertad hay una pequeña condición: el formato de la lectura no puede ser digital.
¿Qué os parece esta actividad? Nos encanta contar con baldas nuevas de @lufe y libros nuevos gracias al #Reutilizagune